COVITE elkarteak Kalera Kalera dinamika Tolosan ospatzen ari zen Iheslari Eguneko ekitaldia lehertzera etorri da gaur eguerdian.
COVITE bezalako taldexka ultrek herri hau iraganeko garaietara eraman nahi dute. Iraganari lotuta nahi du herri hau. Enfrentamendua eragin nahi du, herri honek bakea nahi duen bitartean.
Zera eskatu nahi diegu: ez daitezela etorri ekitaldi baketsu bat lehertzera; errespeta ditzatela besteen ekitaldiak, besteek haienak errespetatzen dituzten moduan.
Eta, batez ere, zera eskatzen diegu: utz diezaiotela biktimak helburu zitalekin erabiltzeari. Ez dira halako ekitaldiak biktimei sufrimendu erantsia eragiten dietenak, baizik eta COVITEk biktimekin egiten duen erabilpen partidista eta miserablea. Horixe da biktimei sufrimendu erantsia eragiten diena. Bakeak eta bizikidetzat jarrera eraikitzailea exijitzen du.
