Sortuk gaur Iruñean izandako atxiloketei buruzko honako hausnarketa luzatu nahi du: Zeini egiten die mesede Iruñeko Epailetzak bultzatutako atxiloketa hauek?
Erantzuan begibistakoa da. Iruñeko eta Nafarroako aldaketa prozesuaren gurpilean makilan sartu nahi dituzten sektore horiei. Nafarroa Foral eta espainolaren alderdiei. Bizikidetza zaildu nahi duen ultraeskuin zaharkituari. Injustizia baten biktimaren sufrimenduaz iseka egiteko Altsasun kanpaina ekitaldiak antolatzen dituzten horiexek.
Aurrean izango gaituzte. Sortuk herritar sektorren ondoan jarraituko du. Eskuz esku lanean, auzolanean, Nafarroa libre eta burujabe batekin amets egiten duten guztiekin. Ultraeskuinaren eta sektore espainolista beligeranteen interes eta interferentzien gainetik.
