Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldia kanpainarekin bat egin du SORTUk. Beraz, euskara sustatzeko asmoz, euskal geografia osoan indarrak bilduko dituzten milaka herritarrekin eta ehunka entitaterekin lankidetzan jardungo du SORTUk Euskaraldian.
SORTUren atxikimendua Kontseilu Nazionaleko kideek ateratako argazkitik harago doa, eta zenbait konpromiso hartu ditu kanpainak iraungo duen aldirako. Orain arte barne mailako komunikazioa euskaraz egiten duela kontuan hartuta, SORTUk beste pauso bat emango du, eta, Ahobiziren rola hartuz, kanpora begirako komunikazio guztiak euskara hutsez egingo ditu kanpainak iraungo duen egunetan.
