Aurreko astean eginiko agerraldian, deialdia luzatu zitzaien bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten lagun guztiei, Euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraiki nahi duten gizon eta emakume orori, Sortu prozesuan parte hartzeko.
Era berean, Sortu-ren eratze prozesu herritarra burutu nahi dela adierazi zen, eta horretarako herritarren parte-hartzea bultzatzeko borondatea adierazi zen.
Zentzu horretan, batzarretan era zuzenean parte hartu ezin izango duten euskal preso politikoen parte-hartzea eta ekarpena bermatzeko, eztabaidarako ponentzia preso guztiei bidali die Sortu-k.
Sortu-ren helburua presoek ponentzia aztertu eta bere ekarpenak egin ahal izatea da.
Euskal preso politikoek askapen prozesuaren parte izan behar dute, bai eta antolakunde berriaren eratze prozesuaren parte.
