Gaur duela urtebete Auzitegi Konstituzionalak SORTU legeztatzea ebatzi zuen. Orduan horrela baloratu genuen eta pasa den urtean gertatutakoak hala berresten digu: Estatuaren gogoz kontra, legeztapen hura euskal herritar gehiengo zabal baten lorpen politikoa izan zen.
12 hilabeteotan Estatuaren jarrerak ez du onera egin eta SORTUtik behin eta berriz gatazka politikoa konpontzeko prozesuari dagokionez, blokeo jarrera nabarmendu dugu. Gaur egun Euskal Herriko eragile politiko eta sozial gehienek onartzen dute Estatuak ez duela aurrerapausorik egin eta atzerantz egiteko joera kezkagarria erakusten ari dela.
Blokeo jarrera horren atzean espainiar estatuaren apustu estrategikoa dago: ukazioa eta zapalkuntza Euskal Herriarekiko. Nazio gisa ukatu egiten gaitu eta ondorioz, euskal herritarroi dagozkigun eskubide nazional guztiak urratu egiten ditu.
Kezkagarriena da, ordea, Estatu honek ez duela bere arazo larriak konpontzeko agenda demokratikorik. Espainiar estatua ez da krisiak eragindako arazo sozial larriari demokratikoki erantzuteko gai, ezta bere menpe bizi diren nazioen burujabetza nahiari demokratikoki erantzuteko ere.
Estatuaren inposizio jarrera iraunkorrak badu Euskal Herrian ondorio zehatz bat: elite minoritario baten proiektu politikoa inposatzen da euskal herritar gehiengoaren borondatearen gainean. Euskal herritar gehiengoaren borondatea burujabetza eta aldaketa soziala da. Krisiak gogor jotzen gaituen egoera honetan gero eta euskal herritar gehiagok beraien etorkizun politiko, ekonomiko eta soziala hemen, Euskal Herrian, eta era demokratiko batez erabaki nahi du.
Tal y como valoramos en su momento, la legalización de Sortu fue una victoria de una amplia mayoría social de Euskal Herria. Lo acontecido en estos 12 meses, no hacen sino confirmar que entonces y ahora, el Estado mantiene posiciones de bloqueo e incluso de abierta involución.
El Estado no tiene agenda democrática para resolver ninguno de los graves problemas que tiene. No es capaz de resolver democráticamente los problemas sociales consecuencia de la crisis económica y mucho menos es capaz de resolver democráticamente el problema que le suponen las ansias de soberanía de las naciones vasca y catalana.
Pero la trágica consecuencia de la imposición del Estado en Euskal Herria es que el proyecto político de una élite minoritaria se impone por encima de la voluntad mayoritaria de la sociedad vasca. Voluntad mayoritaria que se expresa en términos muy concretos: soberanía y cambio social.
SORTUREN ERRONKAK
Independentzia eta sozialismoaren alde 50 urtez egindako borroka politikoak oinarri sendoa ematen digu, baina orain SORTUren erronka nagusietako bat da herri borroka uholde hori guztia Euskal Herriak bizi duen garai berria bultzatzeko baliatzea da, politika egiteko eredu berri bat sortuz.
Nos avalan más de 50 años de lucha política por la independencia y el socialismo y ahora uno de los principales retos de SORTU es impulsar los nuevos tiempos que se viven en Euskal Herria con todo ese caudal de lucha popular, creando un nuevo modelo de hacer política.
Alderdi politiko konbentzionalen eredutik urrun sentitzen gara, SORTU Euskal Herriko independentista eta sozialista guztien bilgune politikoa baita. Argi luzeak piztuta, prozesu gisa egunez egun demokrazia sozialista garatzen duen Euskal Estatua antzematen dugu.
Argi motzak piztuz, ordea, hurrengo hilabeteetako erronkak ikusten ditugu: burujabetza eta eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa nahi dituen gehiengo sozialaren artikulazioa. Estatuen jarrera ikusita, ezin dugu beraien partetik aldaketarik espero. SORTUren legeztapenarekin gertatu zen bezala, euskal herritar gehiengoak jarreraz aldatzera behartu behar ditu.
Horretarako Herri gisa pentsatu behar dugu, Herri gisa erasoei erantzun eta Herri gisa alternatibak eraiki behar ditugu. Bai gatazka politikoa konpontzeko, baita aldaketa soziala eragiteko ere. SORTUk normalizazio demokratikorako agertokia lortzeko eta, burujabetzaren bidean, euskal herritarren arteko akordio zabalak -benetako herri akordioak- erraztuko ditu, agertoki horretan Herri gisa gure etorkizuna bakean eta askatasunez erabaki dezagun.
En este proceso los Estados pueden condicionarnos, pero no van a poder decidir nada, porque las decisiones las vamos a tomar aquí, en Euskal Herria. Es el momento de empezar a pensar como Pueblo y como Pueblo responder a sus agresiones. Pero como Pueblo también tenemos que comenzar a construir alternativas, tanto para la resolución del conflicto, como para propiciar una trensformación del modelo social. SORTU se compromete a facilitar acuerdos amplios, auténticos Acuerdos de País, entre vascos y vascas, para que antes que tarde podamos en un escenario de normalidad democrática decidir nuestro futuro en paz y libertad.
Bada Euskal Herri osoa zutik jartzeko unea, bada garaia, independentzia eta sozialismoaren bidean, burujabetza eta eraldaketa soziala lor ditzagun indarrak bildu eta aktibatzeko, prozesu honek arrakastaz gertatzeko herriz herri milaka eta milaka protagonista behar dituelako.
