ALBISTEAK

Larunbat honetan, hilak 15, Sortzaile prozesuaren bigarren herri batzarrak burutuko dira, Ildo Politikoari dagozkionak.

Era berean, batzar horietan Oinarri Ideologikoen ponentziak jasoriko emendakinak bozkatuko dira. 400 emendakin alternatibo inguru jaso ditu Oinarri Ideologikoen txostenak eta bozketari begira, 33 arlori egindako 90 emendakinetan barnebildu dira.

Nagusiki, honakoak izan dira eztabaida-gaiak:

  • Sortu-ren erreferentzia ezker abertzalearen baitan.
  • Euskal Herria eta Europar Batasunaren arteko harreman eredua.
  • Sozialismoa ulertzeko era ezberdinak.
  • Borroka feministaren ekarpenean, praktikan eta emakumearen izaera iraultzailea.
  • Euskal estatua euskararen normalizazioaren berme?

Emendakin guztiak jasotzen dituen dokumentua eta batzarretan bozkatuko diren emendakinen dokumentuak "Ponentziak" atalean daude eskuragarri.

Bestetik, Oinarri Ideologikoen inguruko eztabaidako parte-hartze datu definitiboak honakoak lirateke: Bizkaian 2.200 lagun, Gipuzkoan 2.100, Nafarroan 1.100 eta 600 Araban. 6.000 lagun guztira.

Azkenik, euskal preso politikoen parte-hartzea bermatzeari begira preso guztiei helarazi zien ponentzia Sortuk. Dauzkagun datuen arabera, Frantziar estatuko espetxeetan dauden presoek arazorik gabe jaso dute ponentzia, bai eta orokorrean, Estatu espainiarreko espetxeetan daudenek. Aste honetan bertan bigarren ponentzia bidali da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.