Abenduaren 12an, Txantrean Sortzaile prozesuko bigarren asanblada izan zen. Auzo asanblada honen helburua Sorturen ildo politikoaren inguruan eztabaidatzea zen.
Bilkurak bi zati izan zituen; alde batetik, bigarren ponentzian agertzen den ildo politikoaren inguruan landutako bideo bat proiektatu zen. Bigarren zatian berriz, ildo politikoa banatzen den bost atalak eztabaidatu ziren : estrategia politikoa, taktika politikoa, Konfrontazio Demokratikoaren fasea, Gatazkaren Konponbidea eta Nazio eta Jendarte Eraikuntza.
Berriz ere eztabaida aberatsa, interesgarria eta partehatzailea sortu zen eta ponentzien hobekuntzarako emendakin ugari bildu ziren.
Hurrengo asanblea, urtarrilaren 26an izango da, goizeko 10etan Auzotegi Kultur Etxean, kasu honetan asteburuz, parte hartze handiagoa izateko helburuarekin. Ezkertiar eta abertzale sentitzen diren bizilagun guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.
