ALBISTEAK

Sorturen Kontseilu Nazionalaren izenean, lehenengo hitzak gerra zibilean ez ezik, mehatxu egoeran bizi den Siriako herriarentzat egingo ditut. Nire etsaien etsaiak ez dira nire lagunak, jakina, baina gernikarrek, durangarrek, otxandiarrek, euskal herritarrok ederki asko badakigu bonbardaketa baten ondorioak zeintzuk diren. Badakigu zer den herri oso bat suntsitzea, ehunka eta ehunka herritar une  batean akabatzea, nazia ala yankia, hegazkin batek botatzen dituen bonbek begirik ez dutelako. Eraso inperialista batek ez du arazo bat ere konponduko, ez orain ez inoiz, bertan dauden arazoak areagotzea eta biderkatzea besterik lortuko ez duelako. Horregatik inperialismo yanki eta frantsesari erasorik ez egiteko eskatzen diegu. Ez gaituzte konplize egingo eta, ondorioz, gezur guztien gainetik, SORTUk ez du ez orain ez inoiz Siriako herriarekiko elkartasuna isilduko.

Azken hilabeteetan gertakariak arrapaladan pilatu dira, baina guzti-guztiek gauza bera berresten dute: espainiar estatua hondoratzen ari da. Espainiar estatua hondoa jotzear dago, ezin diolako krisi estrukturalari eutsi. Krisi ekonomikoa murrizketen bitartez gaindituko dela sinestarazi nahi digute. Errezeta neoliberalaren arabera, langileak txiro bilakatuz eta txiroak txiroago eginez banketxeek eta espekulatzaileek sortutako zulo itzela beteko da.  Krisi ekonomiko basati honetan gero eta jende gehiago miseria gorrian dago eta aberatsak zirenak gero eta aberatsagoak dira. PP-rentzat eta PP-ren politikak aplikatzeko prest daudenentzat ez dago arazorik, beraientzako gauzak ez direlako nabarmen aldatu. Zein arduradun politiko mota da hori, beraien herritarrak gosea pasatzen ari diren bitartean beraien poltsikoak gainsoldatekin betetzeko arazorik ez dutenak? Zein bidelapurren eskutan dago espainiar estatuaren gobernua? Zergatik gezurtiak izateaz gain, hain ankerrak dira?

Badakizue zergatik? Herritarrak mespretxatzen dituztelako. Ez dutelako herritarrekiko inolako begirunerik. Herritar xumeen egoera, beraien beharrak, beraien poz txikiak eta beraien miseria handiak ez direlako beraien kezka. Eta Espainiako herritarrak mespretxatzen baldin badituzte, zer esan Kataluniar Herrialdeetako eta Euskal Herriko herritarrei buruz? Gu mespretxatzen eta iraintzen gaituzte. Egunero mespretxatzen eta iraintzen gaituzte, espainiar Estatuak bere menpe dituen nazioak ukatzen, mespretxatzen eta iraintzen dituelako. Kataluniar eta euskal herritarrekin inposizioa besterik ez dago. Nos imponen reformas laborales que destruyen nuestros derechos sociales y laborales, nos imponen leyes para que el sistema educativo sea elitista y nos españolice, nos roban el derecho a una sanidad universal, gratuita y de calidad, nos aplican leyes de excepción que secuestran nuestros derechos civiles y políticos más elementales y por supuesto, nos niegan en el día a día nuestro derecho a ser, a existir como Pueblo y como tal, a decidir libre y democráticamente nuestro futuro.

Hala ere, jai dute, aldaketa martxan dago eta. Hemen, sasi guztien gainetik, bizirik dagoen Herri bat dagoelako. Eraso bakoitzaren aurrean herri sektore eta eragile desberdinek bat egiten dute, Euskal Herrian LOMCE ez aplikatzeko, lan erreformen aurrean greba orokorrak eginez, gure eskubide sozialen defentsan gutuna osatzeko dinamika herrikoia proposatuz, desarrollismoa eta proiektu suntsitzaileak geldiarazteko mugimendu anitzak... Baina ez da nahikoa, erasoei erantzutea ez da nahikoa, gure alternatiba eraikitzeko garaia delako. Espainiar estatuak Euskal Herriarentzat daukan eskaintza bakarra ukazioa eta inposizioa da eta, guk eremuz eremu, euskal herritarren eskubideak oinarri, Euskal Herriaren  alternatiba eraiki behar dugu.

No es suficiente con responder de manera conjunta y unitaria a las imposiciones de Madrid y París. Hay que construir alternativas. Pero para poder construir nuestra alternativa como Pueblo, tenemos que empezar a pensar y a vivir como Pueblo, como la nación que somos. Tenemos que tomar decisiones en el día a día que sirvan para parar las imposiciones, que nos ayuden a poner en pie nuestras propias alternativas y que nos vayan haciendo, paso a paso, una nación soberana.

Mendeetan Euskal Herriak pairatu duen gatazka politikoa konpontzeko aukera paregabea dauka bere aurrean espainiar Estatuak. Eta zer egin du? Arazoa bera ukatzea. Nos dicen desde Madrid que no hay conflicto político, que nunca lo hubo, así que no necesitan ningún proceso de resolución. Pues, a esos de madrid que niegan la existencia del conflicto les decimos que la actual actitud del Estado deja al desnudo la propia esencia del conflicto. El problema no es ETA, porque su actividad armada ha acabado y los vascos y vascas seguimos sin conocer un escenario de paz y normalización democrática. El problema no es Euskal Herria, el problema no es de los vascos y las vascas, el problema es el Estado español, el problema es la esencia franquista y antidemocrática del Estado español.

Espainiar Estatuak gatazka politikoa eta bere ondorioak konpontzeko aukera mespretxatzen du. Espetxeak hustutzeko garaia da eta espainiar Estatuak are gehiago bete nahi ditu, epaiketa politiko gehiagorekin. Euskal preso politiko askok honezkero kalean egon beharko luke eta gainontzekoek etxetik hurbil, eta inoiz baino urrutiago, inoiz baino okerrago daude. Espainiar eta frantziar estatuen mezua argi eta garbi geratu zaigu:  ez dute bakea nahi eta gerra estrategia lehenesten dute. Mugaren alde honetan, PP eta PSOEri ez zaie bake eta demokrazia eszenatokia interesatzen, beraien proiektu politikoa inposizioan oinarritzen dutelako eta, badakitelako agertoki demokratiko batean, erabakitze eskubidea onartuta, Euskal Herriak ziztu bizian alde egingo duela.

Estatuek ez dute bide demokratikoa egin nahi, ondorioz, behartu beharko ditugu. Euskal jendarteak behartu beharko ditu. Horretarako guztiok, guk ere bai, Herri gisa pentsatzen hasi behar dugu. Nork bere interes partikularrak alde batera utzita, Euskal Herriak burujabetzaren bidean urratsez urrats aurrera egin dezan. Euskal Herria nazio gisa aitortzen dugun indar politiko eta sozial guztion artean akordio txikiak egin behar ditugu, akordio txiki horiek Euskal Herriak behar duen Akordio Handia osatu dezaten.

Nuestro Pueblo nos ha mirado a los ojos y nos ha dicho alto y claro qué es lo que quiere: la mayoría de los vascos y vascas de todos los herrialdes quiere que, quienes reconocemos a Euskal Herria como nación y por tanto, como sujeto de decisión, debemos de ponernos de acuerdo ente nosotros, visto que con Madrid y París no hay nada que hacer. La gente nos pide madurez, nos piden altura de miras y que, por favor, no le fallemos y que demos la talla en una ocasión histórica como ésta.

Otras batallas también son importantes, las de la gestión, las del día a día, no vamos a negar su importancia. Pero tengamos esto claro: trenes como éste pasan cada muchos, muchos, años por la estación de cada nación sin Estado. Y en Euskal Herria ya se oye el silbato, el tren se acerca, es hora de tomar grandes decisiones y cada cual tiene que pensar si quiere tomarlas como partido político o como Pueblo. La izquierda Abertzale lo tiene meridianamente claro.

SORTU quiere compartir el liderazgo del proceso soberanista que necesita nuestro país con el resto de fuerzas políticas y sociales que reconocen el derecho de autodeterminación para Euskal Herria. Y vamos a esforzarnos en llegar a acuerdos, acuerdos pequeños y grandes, por encima de trincheras partidistas, y sí, acuerdos también con el PNV y con Geroa Bai, porque dichos acuerdos son necesarios para la vertebración territorial del país y para que antes que tarde Euskal Herria tenga la palabra y la decisión.

Irailaren 11ean Katalunian izango gara, "independentziarako bide katalanean". Baina 12an "burujabetzarako euskal bideari" ekingo diogu eta bide-orri hori guztion artean egin behar dugu.

El día 11 de septiembre estaremos en Catalunya, por supuesto, en la llamada “vía catalana a la independencia”. Pero el 12 comienza aquí la “vía vasca a la soberanía” y esa hoja de ruta tenemos que trazarla entre todos. Este pueblo no demanda ninguna reforma del Estatuto de Autonomía.

Etxeko lan ugari eta prozesu honen motorra nonbait baldin badago, nire aurrean daukat oraintxe bertan. Hemen eta herri bakoitzean, Sorturen indar guztiak herri mugimenduaren eta EH Bilduren mesedetan jarriz, ekin eta bultza egin behar dugu, askapen prozesua bururaino irits dadin.

Gure proiektu politikoak, independentziak eta sozialismoak, batzen gaitu. Euskal Herria libre eta justua eraikitzeko borrokan hasi ginen, zuek eta gu, guztiok batera, nork berea ematen. Zailtasunak zailtasun, etsaiak ez baitigu inoiz ezer oparitu, sasi guztien gainetik, askatasuna ematen ez dela jakitun. Orain eta beti, lehen bezala, guztiok batera, konpromisoa, antolakuntza eta borroka, euskal estatu sozialista eraiki arte, konpromisoa, antolakuntza eta borroka.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.