Urtarrilaren 26ean Sortzaile prozesuko hirugarren eta azken herri batzarrak burutu ziren, SORTUk izan beharreko antolaketa eredua eta funtzionamendu ereduari dagokiona.
Aurreko atalekin moduan, Antolaketa eredu eta Funtzionamenduari dagokion dokumentuak emendakin ugari jaso ditu, 520 hain zuzen ere. Bozketari begira, 20 punturi egindako 31 emendakin alternatiboetan barnebildu dira. Horietaz gain. emendakin asko hobekuntzako emendakin gisa onartuak izan dira eta zuzenean ponentzia definitiboan txertatuak izango dira.
Antolakuntza eta Funtzionamenduari dagonean, honakoak izan dira herri batzarretan eman diren eztabaidagai nagusiak:
Militantzia eredua eta SORTUn parte-hartzea ulertzeko modu ezberdinak.
Barne korronteei dagokiena, hau da, SORTUren baitako espazio ideologiko ezberdinen parte-hartzea korronte bezala antolatu behar diren edo ez.
Borroka moldeen uztarketa eredua, hau da, nola uztartu era eraginkor eta egokian borroka instituzional, masa borroka eta borroka ideologikoa.
Politika feministaren garapenerako zer-nolako bitartekoak jarri behar dituen egiturak.
Hiriburuak eta eskualdeak egituratzeko proposamen ezberdinak.
Antolaketa eredu eta Funtzionamenduari dagokion dokumentuak jasoriko emendakinen bilduma eta, azkenean, bozketara pasako direnen multzoa, www.sortu.net webgunean eskegita daude.
Emendakinen hauen bozketarako herri batzarrak datorren astean burutuko dira.
