Gaur, azaroak 29, berri oso ilun batekin argitu da eguna. Lagun, langile eta borrokalari nekaezin batek utzi gaitu. Euskal Herriaren eta langileriaren alde etenik gabeko jardunean aritu den Igor Urrutikoetxeak; LAB sindikatuko Nazioarteko Harremanetarako Idazkariak.
Igorrek azken urteotan bai etxean bai nazioartean, langileriaren eskubideen alde nahiz Euskal Herriko bake prozesuaren sustapenean egindako ekarpena, irabaziko dugun herri askearentzat ezinbesteko alea izango da. Berak ereindakoak askatasuna helmuga duen geltokirako bidea laburragoa izatea suposatzen baitigu.
Momentu latz hauetan bere senide, lagun nahiz LAB sindikatuko kideei gure besarkadarik handiena ematea besterik ez zaigu gelditzen. Eta zuri Igor, gero arte bat helaraztea!
Hasier Arraiz, Sorturen Kontseilu Nazionaleko koordinatzailea Maite Ubiria, Sorturen Nazioarte harremanak
