Arnaldo Otegi Mondragon, Logroñoko espetxetik:
Errekontuarekin esnatu da, betikolez, irratia piztu du goizero bezala errutinaz... Gaur beste egun bat besterik ez da izango Abenduak 24 ez balitz... Arrunta ez den beste egun arrunta dela pentsatu dezakegu.
Hortzak garbitzen dituen bitartean haurtzaroko gabonen oroimena irudikatu du, plastikozko espiluan, bisigu errearen usaina, lehen zigarretak, txanpan botilak...eta bapatean jadanik gurekin ez direnen aurpegiak. Ez du honek tristetu...aspalditxo du eraikina serenitatearen ziklo bitala.
Azken paketean sartutako udalak ateratako egutegia mahai gainean jarri du, gauean ohiko lez zaharra kendu eta berria txintxilikatuko du, gauza txikiek kartzelan merezi duten solemnidadea gordez. Denboraren poderioz lasaitzen joan den asmoa.
Eta sentimendua bada ere euskaldunen Jainkosa ezonarriari zera eskatu dio: ziega baten zintzilikatzen duen azken egutegia izan dadila.
Lehioa irekitzean elurra ari dela ikusteak poztu du ( eta kezkatu aldi berean, bisitara datoztenek errepideak gaizki eukiko dituztelako),
Baina elurpean korrika egitea maite du...eta asko eskatzea ez bada, gauean euria egitea nahiko du...euri- mazmarrak askatasun nahietarako musika egokiena delako.
URTE BERRI ON ETA ASKEA DENENTZAT!
