Bihar, asteazkena 19, "Bihar Euskal Herria. Arnaldo Otegirekin elkarrizketa" liburuaren alemanezko bertsioaren aurkezpena egingo da Berlinen.
Alemaniako Euskal Herriaren Lagunak taldeak antolaturiko aurkezpenean izango da Sorturen izenean Jon Andoni Lekue. Sorturen Europarako arduraduna. Berarekin batera Andrej Hunko-k ere hartuko du hitza. Hunko Die Linke-ko parlamentaria da Alemaniako Bundestag-ean eta azaroan Arnaldo Otegi bisitatzen izan zen Logroñoko espetxean. Liburuaren edizioa koordinatu duen Uschi Grandel ere bertan izango da.
Liburuaren aurkezpena Berlingo Demokrazia eta Giza Eskubideen Etxean izango da (Greifswald Str. 4) 19:00etan.
