Asteazken honetan, hilak 2, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratzera deitua dago Hasier Arraiz, Sorturen Kontseilu Nazionaleko kidea.
Santi Brouard eta Josu Muguruza Ezker Abertzaleko kideen hilketen urteurrenaren testuinguruan Bilbon eskainiriko adierazpen batzuen harira deklaratu beharko du Arraiz-ek.
Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa da Arraizek epailearen aurrean deklaratu behar izatea, jazarpen politikoaren adibide berri bat. Egunotan hain aipatua izan den Trantsizio delakoaren inguruan Sortuk egiten duen hausnarketa politikoa erabat kritikoa da epaitu nahi dena.
Arraiz-en zitazioa salatzeko eta deklaratzen dagoen bitartean, elkarretaratzea egingo du Sortuk, 09:30etatik aurrera, Bilboko Albiako Lorategietako Justizia jauregiaren aurrean, "Adierazpen askatasunaren alde. Jazarpen politikorik ez!" lelopean.
