Unai Urruzuno eta Maribi Ugarteburu parlamentarioak Ondarroan daude, 4. egunez, Urtza Alkortaren atxiloketa ekidin asmoz. Ugarteburuk Info7an hitz egin du gaur goizean eta esan du badirudiela EAJren Ertzaintzak Madrileko aginduak jarraitzen dituela; “EAJk euskal jendartearekin egon behar duela sintonian eta ez Madrilekin”, gehitu du Ugarteburuk.