Elkarrizketa egin diote Amaia Izkori Hamaika TBn. Izkok erabakitzeko eskubidea, epaiaren zain dauden makroepaiketak, Europako Hauteskundeak eta beste hainbat gai izan ditu hizpide.
Entrevista a Pernando Barrena en el programa Boulevard de Radio Euskadi:
ZuZeu atariak elkarrizketa egin dio Hasier Arrizi:
Zer proposatzen du Sortuk langabezia murrizteko?
Ondasunak banatu egin behar dira zerga politika berri baten bitartez, eta lanpostuak sortzeko neurriak hartu behar dira. Zaila bada lanpostuak sortzea gaur egun daukagun lana banatu behar dugu.
Gipuzkoan aldaketa soziala. Nahia eta ezina?
Izan dugun esperientzia laburrean ondorio batera iritsi gara. Aldaketa batzuk azkarrago egin nahi genituzke, baina gizarteak berak lasaiagoa egitea eskatzen digu. Adibiderik errazena atez-atekoarekin gertatu dena da. Batetik guk konpromisoa hartu genuen: errauskailua ez eraikitzekoa. Hori lortu ahal izateko birziklapena handitu behar genuen. Horretara bideratu ditugu gure hondakin politikak. Herritarren ahalegina eguneroko bizimoduan eskatu dugu, eta horretan zailtasunak topatu ditugu. Jendea Gipuzkoa ekologiko baten alde dago, baina bizimodua gehiegi aldatu gabe. Azkarregi joan nahi izan dugu eta hankak lurretik altxa genituen. Esfortzua egin dugu hankak lurrean jarri eta aldaketa gauzatzeko, baina kontuan hartuta herritarrek esaten digutena.