AHTak alderdi batzuen eta eraikuntza enpresa handien duten interes komunari erantzute dio soilik
Sorturen iritziz oso argigarria da Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2011ean Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzarako eginiko esleipen guztiak irregulartzat jotzea.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren informeak agerian uzten du hainbat alderdik lan publikoak adjudikatzeko orduan darabilten opakutasun eta partzialitatea.
Horrela bada, AHT bai ala bai eraikitzeko alderdi batzuek erakusten duten interesaren benetako oinarria alderdi politiko horiek eta eraikuntza enpresa handi batzuek duten interes komuna baina ez dela deritzogu. Alderdi Popularraren finantzazio irregularraren inguruko Barcenas-en dokumentuek agerian uzten duten porlanaren politikaren benetakoa zioa.
Abiadura Handiko Trenaren proiektua justifikatzeko eraikiriko gezur handiak banan bana erori dira. Bada garaia inolako funts sozial, ekologiko eta ekonomikorik ez duen obra hau behin betiko geldiarazteko.