ALBISTEAK

Iritzi artikulua: Ikoitz Arrese (Sortu), Aitziber Perez (LAB) eta Aitor Anda (Ernai)

Garai korapilatsuak bizi ditu hezkuntzak. Korapilotsuak diogu gure herriaren asimilaziorako eta egungo jendarte kapitalista eta patriarkalaren mantenurako urrats erabakiorrak egin nahi dituztelako. Inposizioz beteriko garaia dugu eta hezkuntzan ere Euskal Herriaren eta euskal herritarron kontra oldartzen ari zaizkigu. Koadrodun koaderno amaigabeetan «ez dut berriz egingo» idazteko nahi dituzte gure arkatzak.

Josu Larrea eta Ikoitz Arrese
Sortuko hizkuntza eta hezkuntza arduradunak, NAIZen publikatutako iritzi artikulua:
 
Eta ikastolek 100 urte betetzen duten garai berean, dena batera, esanguratsu. Ez da "Berrogei urte eta gero hau" leloaren birsortzea, harago doa. Herri honek 100 urte daramatza ikastolak aurrera ateratzen, izerdiz eta malkoz; sare publikoko hezkuntzan ere, 30 urtez lanean, jo eta fuego, eskola publikoa hizkuntzaz eta edukiz euskalduntzeko ahaleginetan eta oraindik Madrildik datozen eraso guztiahaldunak jasaten segitu behar.

Josu Larrea eta Ikoiz Arreseren iritzi artikulua, Sortuko Hizkuntza eta Hezkuntza arduradunak, hurrenez hurren:

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik». Hala adierazi zuen Joxean Artzek. Bai, baina... diogu. Bai, euskaldunon betebeharra hizkuntza bera erabili, gozatu, hedatu eta bizirik mantentzea delako. Baina..., gure hizkuntzaren biziraupenaren ardura bakarra ez delako euskaldunona. Ez dakitenek ikas dezaten, funtsezkoa den euskaldunon erabilera konplexu gabekoaz gain, berebiziko papera jokatzen dute eragile eta instituzio ezberdinek. Izan ere, erantzukizun nagusia administrazio publikoena da, izatez, joan den astean Xabier Rojok idatzitako hitzak aintzat hartuz, hizkuntza politika egitean politikaz arduratu eta hizkuntzaz ahaztu zirenena (eta ahazten direnena) da.

Otsailaren 3an hasi da aurten matrikulazio kanpaina. Beste urte batez, datorren ikasturterako ikasleak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko diren erabakitzeko unea da. Ukatua den Euskal Herrian eta bere lur eremu osoan euskara ofiziala ez den honetan, matrikulazioak tramite hutsa baino, edukiz eta argudio soziokultural eta politikoz betetako ekintza beharko luke.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.