ALBISTEAK

Manu Azkarateren atxiloketaren aurrean Sortuk zera adierazi nahi du: Sortuk, Manu zein bere sendiari elkartasuna adierazi nahi dio, eta bere askatasuna eskatzen du.

Manu Azkarate tolosarraren atxiloketa oztopo bat da, elkarrizketa, akordioa eta bizikidetza sustatzeko garai hauetan.

Badira 5 urte ETAk bere behin betiko su-etena adierazi zuela, baina espainiar zein frantziar estatuek konponbiderako aurrera pausuak eman baino, iraganeko politikak aplikatzen dihardute. Bake eta normalizazio politikoa lagundu beharrean euskal herritarrak atxilotzen jarraitzen du.

Zentzu horretan atxiloketek, lege antiterroristen baitako inkomunikazio, euroagindu eta mota horretako neurriek ez dute laguntzen herri honen etorkizun baketsu, normalizatu eta demokratikoa gauzatzen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.