ALBISTEAK

Eskuin atzerakoienek urte luzeetan gure hirian eraikitako zutabeak botatzeko, eta aldaketaren bidean hirian sortzen ari den errealitateari bide emateko gaitasuna eta indarra izango duen proiektu abertzale eta ezkertiarra eraiki behar dugu.

Sortuk Gasteizko Kontseilua aurkeztuko du bihar. Guridi Zinemetan egingo den ekitaldi politikoan izango da. Bertan, Gasteizko Kontseilua osatzen duten kide guztiak. Ekitaldian, horien guztien izenean, Gasteizko Koordinatzaileak, Egoitz Garmendiak hitza hartuko du.

Garmendiak aurreratu duenez, "Sortu jaio berria da eta ibilbide berria egitera dator, beste antolakuntza batekin, ziklo berriari borroka eredu berriari ekitera".

Sortuk bere konpromisoa iragarriko du helburu zehatz batekin: Gasteizen proiektu ezkertiar eta abertzale zabala eta indartsua sortzea hainbat urtetan zehar eskuin atzerakoiek hirian eraiki dituzten zutabeak bota ahal izateko" .

Sorturen ustez, Gasteizen aldaketa sozial eta politikorako baldintzak daude eta hori azken hamarkadetan arlo ezberdinetan egindako lanaren ondorioa da. Etorkizunari begira, nahi duen orok lekua izango duen borroka eta lanerako esparru bat artikulatzea da Sortu Gasteizek duen erronka.

"Kale dinamika eta borroka instituzionalaren arteko dialektika apropos bat lortu behar dugu tresna osagarriak direlako eta ekuazio horretan arrakastaren gakoa dagoelako", azpimarratu du Garmendiak.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.