ALBISTEAK

Sorturen delegazioak Diadaren inguruan egingo diren hainbat ekitalditan parte hartuko du, Iker Casanova eta Pernando Barrenaren eskutik. Zehazki ekitaldi hauetan:

  • Larunbatean Bornen, 21.30etan, Generalitatearen ekitaldi ofizialean.
  • Igandean, 9.30etan, Casanovasi lore eskaintzan.
  • Goizean zehar, Bartzelonako udalean izango da.
  • Arratsaldean, ANCren mobilizazioan, gonbidatuen gunean.
  • Bukatzeko, Esquerra Independentistaren manifestazioan.

Aurtengo Diadaren inguruan, batetik, Espainiako gobernuaren jarrera irmoki salatu nahi dugu, bai Kataluniako prozesuaren aurka bai Forcadell eta Puigdemonten aurkako erasoak direla eta. Estatua, herri borondatearen aurkako eraso iraunkor eta desesperatuan ari da, inhabilitazioen bidez eta bestelako zigorrak ezarri nahiez, bai Katalunian bai Euskal Herrian ere. Honek guztiak Estatuaren izaera antidemokratikoa agerian uzten du.

Testuingu honetan, igandeko Diadaren garrantzia azpimarratzearekin batera, gure desiorik onenak azaldu nahi ditugu datorren kurtso honetan konfiantzak berreraiki daitezen, independentziaren inguruko prozesu nazional eta soziala aurrera atera eta bururaino eramateko.

Izan ere, Espainiako estatua demokratizatzetik oso urrun dagoela ikusten ari garen honetan, aldiz, Katalunia eta Euskal Herrian, demokratizaziorako nahiak babes oso zabala du herritarren artean. Babes sozial ezin zabalago honi helduz beraz, prozesu soberanistak martxan jartzea dagokigu bi herriotan. Hori da gure konpromisoa eta mezu honekin joango gara Kataluniara.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.