Sortu ha ofrecido un homenaje a Nelson Mandela en Donostia, en el acto ha hablado Hasier Arraiz:

Gaurko ekitaldi xume hau egiteko Nelson Mandela handiak bere fundazioaren bitartez edo Hego Afrikako gobernuari eta ANCri Ezker Abertzalearengatik eta batez ere Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko prozesuarengatik egindako guztia eskertzea arrazoi nahikoa litzateke. Eta horretan ANC eta Hego Afrikako Alderdi Komunista aspalditik bidelagun ditugula esatea Ezker Abertzalearentzat ohore handia da oso.

Baina gaurkoan, hil zenetik bi egun besterik igaro ez direla, Madibaren figura eta ibilbidea gogora ekarri nahi baldin baditugu ez da bakarrik guregatik egindakoarengatik izango, baizik eta Nelson Mandela pertsona osoak mundu honetan utzitako ondare guztiarengatik.

Nelson Mandela nire atzean dagoen itsasoa bezalakoa da, zabal-zabala eta sakon-sakona. Berak askatasuneraino egindako ibilbide luzean sortutako ondare politikoa hain da handia, ezen eta mundu osoan ezkerrak eta eskuinak, batzuk eta besteek, ondare haren zatiren bat gutxienez aldarrikatzeko aukera topatu dutela. Hala, Barack Obama bere hiletara joango da, duela bost urte oraindik AEBek Nelson Mandelaren ANC terroristen zerrenda beltzean izan arren. Raxoik, Hollandek, guztiek Madibaren dohairen bat goraipatu dute eta ez gara gu izango goraipatze horretan arrazoirik kenduko diegunak.

Baina Sortuk gaur Nelson Mandela pertsona osoa, iraultzaile integrala, omendu nahi du, bere figuraren eta ibilbidearen zatirik ezkutatu gabe. Horregatik, lehenengoz eta behin, pertsonak eta batez ere gehien pairatzen duten pertsonak bere pentsamendu eta jardueraren ardatz nagusia izan zirela gogoratu nahi dugu. Bere azken egunetara arte, non bere fundazioaren bitartez mundu osoan baina batez ere bere Afrikan bizi baldintzarik okerrenak dauzkaten herritarren bizimodua hobetzeko eta HIESaren mehatxupean bizi direnak salbatzeko lan handia egin zuen.

Eta jendearekiko konpromiso hori, injustiziaren aurkako konpromiso hori gaztetan konpromiso politiko bilakatu zen. Hala hasi zen apartheiden aurkako mobilizazioetan parte hartzen, hala hasi zen ANCren batzarretako kide izaten eta hala, Hego Afrikako beltzen eskubideen defentsan, borroka armatuari ekitea erabaki zuen. Bai, sarri askotan ezkutatzen da, baina Bake Nobel Saria jaso zuen gizonak Unkonto we siwze, MK delako erakunde armatua sortu eta zuzendu zuen.

Bere herriarekiko konpromisoak espetxera eraman zuen, 27 urteko espetxealdi luze eta gogorra jasanaraziz. 27 años de cautiverio en condiciones muy duras por el compromiso que tenía con su pueblo. Entonces, no sólo para el gobierno segregacionista de Johanesburgo, sino para casi todas las supuestas democracias occidentales Nelson Mandela no era más que un terrorista preso. Para cuando abandonó el penal de Robben

Island Mandela ya tenía toda la fuerza de un mito, un mito que nunca se arrepintió de ninguna parte de su trayectoria militante. Si Nelson Mandela hubiera sido vasco y le hubiera tocado estar en una cárcel española, sin lugar a dudas, habría salido estos días de la cárcel, con la derogación de la llamada doctrina Parot, pero nunca antes.

Eta noski, ezin ahaztu berradiskidetze nazionala bultzatu eta gidatu zuen Nelson Mandela. Bakean eta normalizazio demokratikoan hegoafrikar guztiak garaile egiten jakin izan zuen lider handia. Berak erakutsi zigun zailtasunak erraldoiak izan arren gatazkarik gogorrenak ere desarmatu eta elkarrizketaren mahaira bideratu daitezkeela. Madibak munduari erakutsi zion beltzei beraien eskubideak itzultzea ez ezik, zuriei beraien pribilegioak kentzea ere guzti-guztiak, zuriak eta beltzak, beltzak eta zuriak askatzea zela.

Eta guk ere Madibaren askatasun ibilbide luzea egin nahi dugu. Euskal Herrian ere, Hego Afrikan bezala, jarduera armatuaren bidea amaituta dago. Baina berradiskidetze nazionalaren bidea oraindik egiteke dago. Bakea eta egiazko elkarbizitza demokratikoa, non proiektu politiko guztiak baldintza berdintasunean eztabaidagarriak eta gauzagarriak izango diren, oraindik lortzeke daude. Nelson Mandela, ANC eta hegoafrikar herria eredu, guk ere Euskal Herrian euskal herritar guztiak irabazle egingo duen bide luzea egiteko borondate sendoa dugu. Horregatik borrokan jarraitu behar dugu, inoiz etsi gabe, askatasun ibilbidea eginez gure Herria eta gure burua etengabe askatuz.

Denbora eta espazioan distantziak hain handiak direnean sor daitezkeen paralelismo guztiak faltsuak dira. Horregatik ez dugu esango Hego Afrika eta Euskal Herria antzekoak direnik, oso desberdinak direlako. Ez dugu esango hango ANC hemengo EH Bildu denik edo Sortu Hego Afrikako Alderdi Komunista bezalakoa denik, egia ez delako. Eta noski, Arnaldo Otegi, gure Arnaldo ez da Nelson Mandela, ezta antzekoa ere.

No, sería una absoluta falta de humildad, ni Euskal Herria es como Sudáfrica, ni EH Bildu es la ANC, ni Sortu es el Partido Comunista de Sudáfrica y por supuesto, Arnaldo Otegi no es Nelson Mandela. Pero no podemos evitar expresar que en el imaginario colectivo de mucha gente en Euskal Herria subyace el sueño de que, aquí como allí, el que hoy en día está en prisión podamos verlo algún día como el lehendakari de una Euskal Herria libre e independiente.

Bitartean amets ildoari estu-estu helduta, askatasun ibilbidean emeki-emeki aurrera eginez jarraituko dugu, munduan Herri ttiki honi dagokion tokiaren bila. Madiba pertsona osoak, Madiba iraultzaile integralak erakutsi zigun, gure Herria aldatuz mundua aldatzen lagundu nahi dugun guztioi, dena ezinezkoa dela, egiten den arte. Ezinezkoa zena gaur egin dezagun, ba.

Para poder mejorar nuestros servicios, utilizamos cookies propias y de terceros, siendo ellas persitentes, que nos permiten obtener estadísticas de los usuarios. Si continua navegando consideremos que acepta su utilización.