Hoy hemos realizado un acto político en Oiartzun. En él Joxean Agirre ha tomado la palabra, para hablar sobre la situación a la que nos enfrentamos en cuanto a la resolución del conflicto. Estas han sido sus palabras:
Angel Figueroa ostegunean hil zen Algortan. Aspaldi zituen arazo neurologikoak oso larriak izan arren, kostata eman zioten espetxeratze arindua, izan ere, era mugatuan kartzelatik irten eta bizi-modu neurtua izateko kontrolpeko errejimena. Espetxe politika kriminalak beste preso bat eraman du gatazkaren ondorioen estatistikara. Konponbiderako aukerak behin eta berriro zapuzteko gobernuek egiten duten ahaleginak zigortu du, enegarrenez, bide armatua utzi eta bakeari zein demokraziari branka jarri dion pertsonen kolektiboari.
Munduan egon diren prozesu guztietan oso garbi izan dute preso politikoen auzia bideratu gabe ezinezkoa dela gatazka bera ere konpontzea. Espainia eta Frantziako gobernu zein alderdi nagusiek, ordea, temati jarraitzen dute ukatzen gatazkaren izaera politikoa. Areago, gatazka horretan erantzukizunik izatea ere ukatzen dute lotsagabeki. Aste honetan iskanbila sortu du Gasteizko legebiltzarretan esan eta entzundakoak, alegia, ETAren jarduera eta ekinbidea jatorri politikoa zutela, eta ondorioz, ETAk eragindako biolentzia eta biktimak testuinguru politiko batean daudela.
Antzerki erraldoi bihurtu dute jardun politiko eta instituzional urteen poderioz, bestela halako konstatazio politiko batek –alegia, gatazkaren ondorio eta muin politikoa- ez luke zalapartarik sortuko. Anjel Figueroa, espetxe politikaren ondorioz hildako hamarka preso eta senide, edo gaur Aritxulegin gogora ekarri ditugun ehunka militanteen heriotza gatazka politiko honen ondorio direla esatea harridurarik sortzen ez duen bezala.
Gaurkoan, azken hamarkadetan gure proiektu eta ibilbide politikoari zentzua eta norabidea eman dioten pertsona guztiak buruan eta bihotzean, konponbidea zaildu nahi duten eragile guztiei mezu argia zuzentzen diegu: guk egingo dugu, ez beste inork, gure jardunbideari buruzko balantze politiko eta historikoa; guk erabakiko dugu, ez beste inork, ezker abertzaleak prozesua demokratikoa bultzatzeko jorratuko dituen bideak eta sustatuko dituen markoak; eta azkenik, guk finkatuko ditugu, ez beste inork, gure narratiba politikoaren zer-nolakoak.
Porque, a la par, es preciso recordar que de momento solo una parte ha dado pasos efectivos y palpables para impulsar la resolución democrática del conflicto en este país; solo una parte se ha comprometido de forma pública y clara con respetar lo que decida la población vasca en cada instante; solo una de las partes ha avanzado en la autocrítica, en el reconocimiento del sufrimiento ajeno y en la disposición para repararlo en términos de justicia. La verdad con memoria que algunos tratan de capitalizar como valor propio, es incompatible con seguir sin reconocer la existencia de un conflicto político no resuelto, y exige que todos los agentes comprometidos empiecen por asumir su responsabilidad en el mismo.
También el PSE, el PP y el PNV, entre otros. Las víctimas de la política de tirar a matar, de la política penitenciaria, de la guerra sucia, de la represión en nuestras calles, de la deportación y de la tortura, también exigen respuestas y compromisos.
Konponbidearen eta bakearen aldeko konpromisoak exijitzen ditu euskal jendarteak. Argi eta garbi. Kontrako noranzkoan, ordea, PPko gobernua dabil. Konponbide prozesuari ahalik eta oztopo gehien jarriz, eta euskal jendarteari ahalik eta aztoramendu handien sortzen. Gasteizko legebiltzarretan Bakerako eta Elkarbizitzarako lantaldearen eraketa trabatzeko PPk erabili ditu "hoolligan" moldeak ere oso adierazgarriak dira: gatazka da beren indargune bakarra.
Horregatik prozesua antzutzeko ahaleginak. Norvegian kokatu duten sasi-notiziaren atzetik PP dago, Espainiako zerbitzu sekretuak daude. Konponbide prozesuaren aurka jarri nahi dituzte Europako estatuak, Estrasburgoko Auzitegia eta iritzi publikoa. Helburu horrekin etsipena bilatzen dute, ezer ez dagoela eta ez dela egongo zabaltzea, hain zuzen ere. Tristea da, oso tristea, ahalegin horretan PNVk eskaini dien babesa. PNVk gezurrak filtratu ditu, inon existitzen ez ziren espektatiba faltsuak haizeratu ditu, eta PPren blokeo jarreraren itsu-mutil papera hartu du. Immobilismoa non dagoen ongi asko jakin arren, bere interes txikiak lehenetsi ditu beste behin ere. Hala da: Sabin Etxeak itzala ematen dio krisi sakonean eta kiskalita dagoen espainiar estatuari.
Nolanahi ere, konponbide demokratikoaren bultzatze lana eta iniziatiba politikoa jarraitzen dute izaten gure indarguneak, herritarren aukera. Azken bi egunotan Tafallan, Iruñea eta Bilboko Foro Sozialetan, ikusi dugun bezala, asko dugu egiteko gatazkaren ondorioei eta gatazkaren muinari erreparatuta. Bide horretan ehunka dira Euskal Herriko zein nazioarteko konpromisoa hartu duten eragileak, eta kontrakoa adierazten duten arren, konponbidea eta elkarrizketaren aukera BIZIRIK ETA INDARTSU dago Europan. Ez da esaldi hutsa: gaur gaurkoz, bizirik eta indartsu dagoela berresten dugu. Falta den borondate bakarra espainiar eta frantziar estatuena da.
Tal y como hemos podido observar en Tafalla o en el Foro Social desarrollado en Iruñea y Bilbo, hay mucho trabajo por realizar en relación a las causas y consecuencias del conflicto. Para ello, son decenas los agentes tanto vascos como internacionales que han adoptado compromisos, y aunque algunos se empeñen en negarlo, la oportunidad para el dialogo SE MANTIENE CON VIDA Y FUERZA en Europa. No es una mera afirmación: nos ratificamos en que se oportunidad esta viva y se mantiene con fuerza. Solo falta la voluntad de los estados español y francés.
Urtero gatoz Oiartzunera Telesforo Monzonen heriotzaren urteurrenaren mugan. Hamarkadatako ibilbide luze honetan Euskal Herriak asko eman du, eta asko galdu. Emandakoa bezainbeste galdu ere. Galtzaile eta irabazleen arteko logikan txertatuko ez den konponbide demokratikoarekin konprometitzen gara aurten ere, itzala ematen digun Aritxulegiko mendixkari begira. Ereindakoaren fruitua izango da, eta Euskal Herriak lortuko du.
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora Ezker Abertzalea!