Hogei urte pasa dira dagoeneko eta hogei urtez eta beste hainbestez eramanen ditugu gure oroimenean. Dagoeneko urte batzuk badauzkagunok ez dugu ahaztuko zer gertatu zen Gurutze eta Anuk gure artetik eraman zizkiguten hartan.
Atxiloketa andana eman zen eskualdean orduko hartan, eta ondoren entzun genuen atxilotuen eskutik zer nolako tratua jaso zuten eta horrelaxe salatu zuten. Anuk eta Gurutze aldiz ez ziren bizirik atera atxilotze hartatik eta momentuan bertan jakin genuen eta egun horrelaxe dakigu ere, pertsona batek jasan dezakeen trataerarik bortitz eta lazgarrienaren biktima izan zirela bizitza kendu zieten arte.
Bertsio ofizialek esan ziguten heriotza naturala izan zela eta ihes egiten saiatzean gertatu zela. Bertsio ofiziala baina gezurrezkoagoa den gauzarik ez dago mundu honetan. Biak atxilotuta eta biak gau berean, noren eskuetan eta atxilotuei presioa egiteko bortxarik krudelena erabiltzeagatik ezagunak direnen eskuetan. Ez zen oso azkarra izan behar bi gehi bi egiteko eta zer gertatu zen ondorioztatzeko.
Torturaren erabilpena ohikoa izan da bortxaren monopolioa izan dutenen eskutik modu sistematikoan. Torturaren erabilpena ez da gertatu askotan esan egin zaigun bezala zerbitzari publiko okerren batek, ardi beltzaren batek, horren modu ankerrean jokatzea bere kaxa erabaki duelako; tortura sistematikoki erabili da disidentziaren kontra bi helburu nagusirekin: bata, atxilotuei egin nahi ez dituzten aitorpenak ateratzeko edota zintzilikatzeko; eta bigarrena, atxilotuari berari eta bere ingurukoei izugarrizko beldurra sarrarazteko, jakin dezaten zer noraino iristeko prest dauden disidentziaren kontra "zuzenbide Estatuaren" defentsan.
Euskal Memoria fundazioak egindako bilketan, ia 10.000 tortura kasu dokumentatu ditu, eta milaka badira oraindik ere identifikatu gabeak. Horrek gerra estrategia bati erantzun dio. Euskal independentismoa zapuzteko estrategia; estrategia bat historikoki ontzat eman duena jendea babesteko pentsatuta dauden poliziak eta bitarteakoak erabiltzea askatasun egarria itotzeko eta giza eskubideak modu bortitzez txikitzeko; GAL taldeak eta parapolizialak eta oinarrizko askatasunen desagerrarazteko legediak sortu dituen estrategia berdina.
Azken urte hauetan bakerako eta normalizaziorako aurrerapauso nabarmenak eman diren arren, herri honen askatasun nahiari eta demokrazia eskaerari entzungor egiten jarraitzen dute, eta ezer gertatu ez balitz bezala, begi-bistakoa den errealitate sozial eta politiko berria ukatuta, iraganeko estrategia horrekin guztiarekin jarraitzen dute indarrean.
Jarraitzen dute aktibitate politiko legala mehatxatzen; iraganaren irakurketa partzial eta maltzurra inposatu nahian, biktima kategoria ukatzen Estatuaren bortxaren biktima izan direnei edota tortura pairatu dutenei, edota arazo guztiaren oinarrian dagoena; jarraitzen dute esaten herri gisa ez garela existitzen eta beraz existitzen ez denari ezin zaiola inongo eskubide politikorik aitortu.
Eta immobilismoaz eta bide polizialaz eta espetxe politika kriminalaz hitz egitean, HAIEK edota Madril esaten dugunean Partidu Popularra burura badatorkigun arren, ezin dugu ahaztu Alderdi Sozialista espainolak portaera bera izan duela herri honekiko. Presoen sakabanaketa, GAL taldeak edota Parot doktrina PSOE agintean egon den bitartean jarri dira martxan. Oraintxe dela hogei urteko gertakizunetan PSOE zegoen agintean, Juan Alberto Belloch izeneko bat zen Justizia ministroa, gogoan duzue? Eta hauexek dira orain, PPkoak eta PSOEkoak Ezker Abertzaleari xaxatzen zaizkionak "zoru etikoez" eta galdezka? Ez dute memoriarik, ez ahal dute lotsarik?
Cuando hablamos de inmovilismo o de vías policiales y de una política penitenciaria criminal, cuando decimos "el gobierno" o "Madrid" nos viene a la cabeza el Partido Popular, pero no podemos olvidar que el comportamiento histórico del Partido Socialista de España ha sido exactamente el mismo. La dispersión de los presos, los GAL, la ilegalización de partidos independentistas o la doctrina 197/2006 se pusieron en marcha durante mandatos del PSOE. Ahora hace exactamente veinte años gobernaba el PSOE y un tal Juan Alberto Belloch era ministro de Justicia, os acordáis? Y estos mismos son los que nos vienen ahora a la Izquierda Abertzale a darnos sermones con el famoso "suelo ético"... No tienen memoria, o no tienen decencia?
Guk esan behar diegu baietz, guk memoria badaukagula. Eta memoria baino gehiago; jarraitzen dugulako pairatzen egoera berrian ere beraiek martxan jarritako makinaria antidemokratiko osoa; espetxe politika ankerra, epaiketa politikoak, herri gisako zatiketa eta ukazioa...
Eta memoria badaukagunez, badakigu bakoitzak zer egin duen eta zer ez. Eta badakigu beraiek bitarteko publikoak erabili dituztela mila moduz oinarrizko giza eskubideak txikituz etekin politikoak lortze aldera eta bide horretan ez dutela inongo enbarazurik izan herritarrei sufrimendu eta oinazea sorrarazteko.
Horregatik, eta beraien gogoz kontra sortu den denbora politiko berri honetan bakea, normalizazioa eta eskubide guztien errespetua helburu daukagulako, esan nahi dugu elkarbizitza eraiki aldera beharrezkoa dela biktima guztiei zor zaien aitortza eta erreparazioa ematea. Eta hori benetakoa izan dadin, gizarte honi normalizazioaren bidean ariketa baliagarri gerta dakion, biktima guzti-guztiek jaso
behar dutela inongo bazterketarik gabe. Ez gaude prest lehenengo eta bigarren mailako herritarrez hitz egiteko; ez gaude prest ondorioz biktima errespetagarriz batetik, eta bestetik ahaztu beharrekoez hitz egiteko. Biktima guztiei zor zaie aitortza, guztiei, azkeneko 50 urteotan Estatuen bortxaren ondorioz hildako ia 500 euskal herritarrei ere bai, baita milaka torturatuei ere.
No estamos dispuestos a hablar de ciudadanos de primera y de segunda; no estamos dispuestos a hablar de víctimas respetables por un lado y de otras que haya que olvidar. Todas las víctimas merecen reconocimiento, todas, también las casi 500 víctimas de la violencia de Estado en estos 50 últimos años y por supuesto los miles de ciudadanos y ciudadanas que han sufrido torturas y malos tratos.
Ezker Abertzalearen konpromisoa bakearekiko eta giza eskubideekiko erabatekoa da, eta sinesten dugu konpromiso horretan oinarritu behar dela Euskal Herriak behar duen gatazkaren konponbide integrala.
Espetxe politikaren desaktibazioa, biktimei aitortza eta erreparazioa, egiaren batzordea, armagabetze eta desmilitarizazioa, herritarron erabakitze eskubidearen errespetua eta akordio politikoa. Hori guztia da konponbidea eta hortik pasako da -egon ziur-, gure herriaren etorkizuna.
Herri honek konponbidea behar du eta berriro ere, demokraziaren altzoan baino ez du irtenbiderik aurkituko. Nahi dutena esanen dute, eta honek berdin balio du guretzako, katalanentzako edota edozein herrirentzako: Euskal Herria euskal herritarrek nahi dutena baino ez da izanen, ez gehiago, ez gutxiago. Herritarrok, nahi izanez gero, osatzen dugun indarra geldiezina da eta azken finean, hori guztia nola egiten dugun aurkitzea baino ez zaigu falta, nola osatzen dugun askatasunerako Euskal Bidea.
Este país necesita soluciones permanentes y eso exige más democracia. Dirán lo que quieran, y esto vale igual para nosotros, para los catalanes o para cualquier otro pueblo: Euskal Herria sólo será lo que sus ciudadanos y ciudadanas quieran ser, ni más, pero tampoco menos. La fuerza que conforma la ciudadanía de un país es imparable, y a fin de cuentas, sólo nos queda dibujar el camino, cómo completamos entre todas y todos la Vía Vasca a la soberanía y la libertad.
Eta bide horretan inor ez dago sobran; ez gatazkaren konponbidea, ez sozialismoa edota independentzia bera ere ez direlako etorriko besterik gabe guztiok ahal dugun neurrian inplikatzen ez bagara behintzat, nor bere eremutik eta nork bere indarrekin. Hori izanen da Gurutze eta bidean geratu diren guztien hazia loratu dadin egin dezakegun onena, azkenean denok, beraiek ere, lur librean egon gaitezen.