Bakearen etsaiek eta epaitegiek ezin dute Euskal Herrian egin behar den eztabaida mehatxatu eta baldintzatu
Hasier Arraiz, Sortuko koordinatzailea EAEko Epaitegi Goreneko fiskaltzak deklaratzera deitu duela eta, SORTUren Kontseilu Nazionalak zera adierazi nahi dio euskal gizarteari: Euskal gizartean gehiengo zabalak nahi duen garai berria ekarri eta elkarbizitza demokratikoa finkatzeko ahaleginean gabiltza aspaldi honetan. Ahaleginak eta bi egiten ari gara bide honetan. Eta ahalegin honetan aurrera egiteko erabaki finkoa dugu.
Erabaki honen aurrean bada beste bat ordea, bakearen etsai diren espainiar estatuko hainbat sektore (direla politiko, mediatiko, judizial eta militarrak) burutzen ari diren inboluzioa, hain zuzen ere, herri honen etorkizuna esku burdinez, kartzela zigorrez, ukazio eta debekuez lotu nahian. Honetan kokatzen dugu Euskal Autonomia Elkarteko Epaitegi Gorenak Sortu eta bere koordinatzailearen aurkako eraso hau.
Los enemigos de la paz desarrollan una estrategia de involución para hacer fracasar los esfuerzos dirigidos a la construcción de un tiempo de normalización política y convivencia democrática que la sociedad vasca anhela. Enmarcamos en esa estrategia la citación a declarar del coordinador de Sortu.
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren oroimenez antolatutako hitzaldi batean Hasier Arraizek esandakoak epaitegira eramatea eraso bat da, baina ez da Sorturen koordinatzailearen aurkakoa, ezta Sorturen aurkakoa ere. Batik bat adierazpen askatasunaren aurkako eraso frontala da. Trantsizio Demokratikoa delako haren inguruan Sortuk egiten duen hausnarketa politikoa fiskalak epaitegira jotzeko 'frogatzat' hartu izanak hori erakusten du, beste ezeren gainetik.
Edozein demokrazian astakeria itzela litzateke honakoa, baina Euskal Herrian gauza arrunta da, ideia zehatz batzuen kriminalizatze saiakerak egunerokoan pairatzen ditugu eta. Honen lekuko dira espetxeraturik jarraitzen duten Bateragune auziko kideak edo, egun, sumario ezberdinetan epaitua izaten ari diren hamarnaka kide.
No se trata de una agresión contra Hasier Arraiz, ni siquiera de una agresión contra Sortu, se trata de una agresión directa a la libertad de expresión. Se criminalizan ideas y reflexiones políticas y la pretensión de utilizar como “base de una investigación penal” la lectura política que realiza Sortu acerca de la mal llamada “Transición Democrática” así lo demuestra. Lo que en cualquier democracia sería un autentico escándalo, es la realidad cotidiana de Euskal Herria. Y es que, ni todos los proyectos políticos son realizables, ni siquiera se pueden expresar en libertad todas las ideas. Euskal Herrian ideia guztiak ez dira esangarri herri honetan eta proiektu guztiak ez dira egingarri.
Egoera honi aurre eginez, ezker abertzaleak oinarri demokratikoak eraikitzeko hautua egin du hamarkada hauetan guztietan eta bide honetan jarraitzen du, osatzeke dugun zoru demokratikoaren mesedetan lanean; oraingoan, gainera, aukera paregabea dugu, herri honetan aro berria zabaltzearekin batera euskal herritarren gehiengoaren nahia ere norabide honetan kokatzen delarik. Hauxe da Sorturen koordinatzaileak herriaren aurrean libreki defenditu nahi izan duen hausnarketa eta honengatik deitu dute deklaratzera.
Zer dago honen atzean? Sorturen iritziz, hainbat eremu politiko eta mediatikotatik kontakizun bakarra inposatzeko egiten ari den ahalegina. Frankismoan eta gaizki deituriko trantsizioan egin zen moduan, bakearen etsaiek irabazle eta galtzaileen parametroetan inposatu nahi dute kontakizuna eta hori erabat kontra dator garai berri honek behar duen borondate eraikitzailearekin.
Irabazle eta galtzailerik gabeko etorkizuna behar dugu, eta horretarako irabazle eta galtzailerik gabeko kontakizunak behar ditugu, bakoitzak berea eta nork gertatutakoaren ardurak bere gain hartuta, baina guztiak elkarbizitza demokratiko eszenatokiaren eraikitzaile. Xede honekin aritu zen Sortu Santi Brouard eta Josu Muguruzaren oroimenez antolatutako hitzaldian eta arituko da etorkizunean ere eta ez du onartuko inork bere kontakizuna isil dezan, bere ideiak zapaldu ditzan, konponbidearen aurka doalako zuzen-zuzen.
Algunos sectores pretenden imponer una versión única. Ya lo hicieron en el Franquismo y en la mal llamada Transición. Los enemigos de la paz quieren imponer un relato de vencedores y vencidos. Sin embargo, Sortu no va a permitir que nadie pretenda amordazar su propio relato, sus propias ideas. Consideramos que necesitamos relatos sin vencedores ni vencidos, constructivos y que miren al futuro.
Beraz, bakoitzak bere kontakizuna libreki garatzeko aukera izan behar duen garaiotan, ideia politikoak libre aritu behar duten garaiotan, garai berria indarrez eta itxikeriaz blokeatu nahi dutenen hamaikagarren ahaleginaren aurrean gaude eta onartezina da horregatik guztiarengatik.
Bakearen etsaiek eta epaitegiek ezin dute Euskal Herrian egin behar den eztabaida mehatxatu eta baldintzatu, konponbidearen aurka ari diren gutxi batzuk ezin dute herritarren gehiengoaren nahia zapuztu. Garai berria zabaltzen ari gara eta epaitegietatik kanpora zabaldu behar dugu, ukaziorik eta bazterketarik gabe.
Sortuk horretarako borondate irmoa du, euskal herritar guztiontzako garai eta aukera demokratiko osoa lortu arte ekin egingo diogu, oztopo guztien gainetik.
Ni los enemigos de la paz ni ningún tribunal pueden condicionar ni limitar el debate político en Euskal Herria . Esa minoría que actuá contra las soluciones no puede abortar los anhelos de la mayoría. Estamos abriendo un nuevo tiempo y tenemos que hacerlo fuera de los juzgados, sin exclusiones ni negaciones.
Sortu tiene total compromiso para ello, seguiremos luchando para crear una verdadera solución democrática para todas las personas que conforman Euskal Herria. Por encima de todos los obstáculos.
Azkenik, irakurketa honekin bat egiten duen herritar orori deia luzatzen diogu astelehenean, arratsaldeko 16:30etan Bilboko epaitegira agertzeko.