Joxean Agirre ha estado en el homenaje que familiares y amigos han ofrecido a Ramon Oñederra, Kattu, hoy en Azkoitia, en el 30 aniversario de su muerte a manos del GAL. Esta es la intervención de Agirre en el homenaje:

Hogeita hamar urte joan zaizkigu, eta Kattu, Ramon Oñederra, ez da gure bizitzatik desagertu. Nekez galduko dugu gure historiaren aztarnak diren memoria-oihalak. Bere irribarre freskoarekin hazi gara hemen gauden guztiok, eta une gogorrenetan ere bere gaztetasunak freskatu ditu gure nekea eta gure samina. Harengatik ere, berari esker, gehien behar izan dugunetan aurkitu dugu aurrera jarraitzeko indarra.

Hori guztia gogoan, eta eskolan egiten genuen bezala, aditz-denbora hiru modutara konjugatu nahi dut.

Iraganari begira: izan ginen, eta bagara. Gertaera lazgarriak ezagutu ditugu, eta oraindik orain latza da egunerokoa. Baina konponbidearen, bakearen eta askatasun nahiaren logikari jarraitu dio herri honek hamarkadatan barrena, eta ez dugu sekula Kattu-ren hiltzaileen logika geureganatuko.

Iraganean aurkitu ditzakegu borrokarako arrazoiak, gatazka deitzen dugun aldi horren zertzeladak, eta guk hasi ez genuen gerra baten lehen tiro hotsak. Gure errelatoa egiteko eskubidea dugu, eta termino horietan egingo dugu gure jardunaren balantzea, justizia/askatasun osoz eta autokritikari muzin egin gabe. Herri honek egingo du, etika mailako tutoretza atipikorik onartu gabe.

Orainari begira: bagara, bagaude, bizirik gaude, gaur Azkoitiko Herriko Plazan. Konponbidea, demokrazia eta bakearen aroa abiatu berria, Kattu- ren helburuak ez ezik guztion lorpenak ere izango direla esan nahi dut gaurkoan, argi eta garbi, eguna argitzen duenean hasperen egitea ez baita nahikoa. Gau luze honetan grina, berotasuna, orientabidea eta eskuzabaltasuna nondik jaso ditugun gogoratzea derrigorrezkoa da-eta. Kattu bezalako pertsonen erroek gure oraina ere zulatzen baitute.

Atzo arte iraindu eta Kattu gogoratzea ere debekatzen ziguten askok jaso dute, lehengoz, GALeko biktimak gogora ekartzeko mandatua. Ziur naiz bere irribarre zabalak ongi-etorria emango diela guztiei, nork bere ardurari aurre egiteko lehen urratsa baita elur gainean estreinakoz oinatza uztea. Etika eta inpunitatea ezkondu ezinak direnez, bere memoriarekin, bere senideekiko errespetua exijitu nahi dugu. Justiziazkoa da egia, egia osoa ezagutu eta GALeko arduradunak zeintzuk izan ziren jakitea. Kaiet tabernan odol hotzean Kattu hil zuten guardia zibilen izen-abizenak, eta Kattu tiroz hiltzeko agindua eman zien PSOEko mandatariaren filiazioa ezagutu nahi dugu. Hori gabe, sekula ez da etiko izango zapaltzen duten zorua. Ez dute legitimotasunik izango besteei ezer eskatzeko. Kattu-ren memoriak gauzak HAIN GARBI uztea eskatzen du.

Eta amaitzeko, etorkizunari begiratu bat eman nahi diot: bere familian gertatu den bezala, belaunaldi berri batek erakusten du burua. Jakin- mina, xalotasuna, begirada garbia duen Euskal Herri berriak eutsiko dio etorkizunari, eta ezin diogu kale egin. Egia zor diegu, falta zaizkigunen memoriari eta bakea zein askatasuna kudeatuko duten belaunaldi gazteei. Puntuz puntu, bertsoz bertso, urratsez urrats, euskal bidea egiteko prest gauden guztion artean oinarrizko adostasunak josten. Esan dut hasieran. Hogeita hamar urte joan zaizkigu, eta Kattu ez da gure bizitzatik desagertu. Beste era batera ere esan daiteke: Ramon Oñederra izan zelako, orduz geroztik gure askatasun grina amildu ez delako, beste hogeita hamar urtez bizirik jarraitu du Euskal Herriak.

Ezker Abertzalek konpromiso tinkoa berretsi nahi du jaio zenetik defendatu duen ildoarekin bat eginez: aurrera begirako borroka eta konpromisoa da geurea, etorkizuna ortzi-muga eta iragana akuilu duena.

Gatazkaren korapilo historikoa behin betikoz askatu behar dugu: Euskal Herria nazio bat da eta euskal herritarrei dagokie libre eta demokratikoki bere etorkizuna erabakitzea, inongo kanpo muga eta injerentziarik gabe. Eta horretarako, erabakitzeko eskubidearen inguruko akordio zabala erdietsi behar dugu gure herrian.

Todas las culturas políticas de este país debemos adquirir un compromiso histórico, que no es otro que el de dar salida al conflicto que históricamente nos atenaza. ¿Y cuál es esta clave? Pues ni más ni menos que el reconocimiento de Euskal Herria como nación y el reconocimiento y respeto del derecho de sus ciudadanos y ciudadanas a decidir sobre su futuro sin ningún tipo de límite o injerencia externa.

Askatasunaren ametsak begirada lausotzera eta giharra tenkatzera behartzen gaitu. Oraina lekuko, lotu gaitezen borrokarekin, ekin diezaiogun lanik eraginkorrenari: gure ametsa errealitate bihurtzea. Helmugan, garaipen eguna, Kattu-k bere bizitzaren azken segundua arte etsi gabe bilatu zuena. Ez dezagun inoiz lausotzen utzi gure begi-ninietan utzi zuen irri gozoa. Borrokan jarraitzeko gonbitea da-eta.

Para poder mejorar nuestros servicios, utilizamos cookies propias y de terceros, siendo ellas persitentes, que nos permiten obtener estadísticas de los usuarios. Si continua navegando consideremos que acepta su utilización.