ALBISTEAK

Sortuk deia luzatzen du, bihar, ostirala, gehiengo sindikalak, “Bake Prozesuaren Alde” lelopean, Euskal Herriko hiriburuetan deitu diren kontzentrazioetan parte hartzera.

Espainiar Estatua, frantziar estatuaren eskutik, herri hau bakearen eta konponbidearen alde egiten ari den apostua lehertu nahian dabil eta eraso iraunkor eta integral batean murgilduta dago, konponbide justu eta iraunkorra ezinezkoa egin asmoz.

Aski da esateko garaia heldu dela pentsatzen du Sortuk. Euskal gizarteak bakea nahi du, bake osoa eta behin betikoa. Eta ezin dugu onartu bakearen etsaiek herri hau konponbiderik gabeko eszenatoki batera eraman dezaten. Ez dugu onartuko.

Egoera honetan, herri honetan bakearen alde dauden herritar, eragile nahiz alderdi guztiak batzeko garaia dela ondorioztatzen du Sortuk, eta bidea elkarrekin egitekoa.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.