Oihana Garmendia, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiaren gaurko atxiloketak dierala eta, SORTUk presazko agerraldia eskaini du hedabideen aurrean. Hona hemen Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak agerraldian adierazitakoa:
"Gaurko agerraldiaren helburua da gaur goizean izan diren atxiloketa horiek salatzea. Dakigula, momentuz behintzat lau lagun atxilotu dituzte eta azken informazioek diotenez ez da baztertzen bestelako lagunen bat edo pertsona bat atxilotzea. Atxiloketa hauen harira SORTUk honako hausnarketa hauek plazaratu nahi ditu:
Atxiloketa hauek zein testuingurutan ematen diren nabarmendu beharreko kontua dela iruditzen zaigu. Gauza jakina da une honetan ezker abertzalea lanean ari dela aurreko ziklo politikoa behin betirako itxi dadin eta azken batean ETA erakundeak ziklo berri honi behin betiko ekarpen bat egin diezaion, urrats erabakigarria egin dezan. Hori da atxiloketak eman direneko testuingurua.
Horrek agerian uzten duena da azken urte luzeetan salatu duguna: badirela sektoreak espainiar Estatuan ez dutenak nahi aurreko ziklo hori itxi dadin eta definitiboki ziklo berri bat zabal dadin gure herrian. Eta ez dute nahi arrazoi sinple bategatik, gogorra izanagatik egiazkoa dena: erosoago zeuden aurreko ziklo politikoan. Erosoago zeuden konfrontazioaren, gerra irekiaren, ziklo batean sinpleki etekin politikoa ateratzen zutelako egoera horretatik. Erosoago zeuden eta bestelako motibo bat ere badute nolabait ziklo itxiera hori nolabait, kosta ahala kosta, oztopatzen saiatzeko, herri honetan, aspaldi honetan, nolabait ibiltzen saiatzen ari garen bake hori lehertarazteko. Kontua da ez daukatela eskaintza politko-demokratikorik ez Euskal Herriarentzat, ez Kataluniarentzat ere, azken hilabete luzeetan ikusteko aukera izan dugun bezala. Esango genuke Estatuak ez diola bere biolentziari uko egin nahi gaurko hau ere biolentzia delako. Ez dio bere biolentziari uko egin nahi, sinpleki badakielako biolentziarik gabe ez dela ezer; badakielako biolentziarik gabe bai Euskal Herriak bai Kataluniak lehenago edo beranduago –lehenago ziurrenik beranduago baino– bere askatasunaren Estatu propioa eraikitzearen eta independentziaren aldeko hautua egingo duela.
Beraz testuingurua hori da, non ezker abertzelea lanean ari den aurreko zikloa behingoz itxi eta ziklo berri hau irekitzeko, bakearen eta konponbidearen zikloa, politikaren zikloa, bakarren batzuk –espainiar estatua eta bere gidaritzan duen Alderdi Popularra– aurreko zikloa oztopatu nahian dabiltza eta herri honen bake-bidea lehertarazi nahian dabiltza. Beraz, beste behin ere batzuk bakea egiten ari gara eta beste batzuek gerra egiten jarraitu nahi dute.
Argi eta garbi esan beharra dago, beraz, azken aldi honetan behin eta berriro mahai gaineratu dugun bezala, biolentzia guztiak ez direla desagertu herri honetatik zoritxarrez. Estatu espainolak bere biolentzia erabiltzen jarraitzen du ikusi ahal izan dugun bezala, dispertsioa biolentzia delako, egungo salbuespeneko politika penitentziarioari eustea biolentzia delako, gaixorik diren presoak espetxean mantentzea biolentzia delako eta garaileen eta garaituen errelato bat inposatzen saiatzea ere biolentzia da. Argi eta garbi esan beharra dago.
Hemen bakarren batzuek sinestarazi nahi digute herri honetan ez dela gatazka politkorik izan. Bakarren batzuek sinistarazi nahi digute herri honetan ez direla milaka eta milaka torturatu izan. Sinistarazi nahi digute gezur hutsa direla Estatuaren bizkar gainean diren ehunka eta ehunka hildakoak, Estatu bortizkeriaren, Estatu terrorismoaren biktima horiek ez direla existitu edo ez direla existitzen. Hori guztia sinistarazi nahi digute.
Lehenik, behin eta berriro esan dugun moduan, Ezker Abertzaleak dio ez due onartuko gezurrezko errelato bat eraiki dadin. Ez dugu onartuko garaileen eta garaituen, justuen eta injustuen, onen eta gaiztoen errelato bat eraiki dadin, lehenik eta behin errelato hori sinpleki gezur biribila delako.
Bigarrenik ez dugulako onartuko, esan bezala, herri honetan estatu biolentziaren, estatu terrorismoaren ondorioz izandako biktima guztiak ukatu daitezen. Edo biktima horiek denak desagerraraz daitezen. Edo torturaren existentzia bera, esaterako, estali dadin. Ez dugu hori guztia onartuko. Baina batez ere ez dugu halako errelato baten inposaketa onartuko ardura politikoagatik, gauza jakina delako halako errelato baten gainean nolabait parametro horietan oinarrituko den errelato baten gainean, ez dagoela gatazkaren konponbide oso, justu eta iraunkor bat irekitzerik. Parametro horien gainean nekez egin ahal izango da elkarbizitzaren eraikuntzarik, nekez eraiki ahal izango da herri honetan bake oso, justu eta iraunkor bat.
Horrekin batera, ardurarako deia luzatu nahi dugu. Batez ere, PP ez beste eragile politikoei. Baina baita ere komunikabideei, hemen zareten guztiei. Esan nahi duguna da errelato horri kobertura ematea edo garaileen eta garaituen errelato horri oxigenoa emateak ondorio hauek dakartzala. Badakar ondorio bezala Estatu espainiarrak eta PPk bere gerra estrategiarekin aurrera segitu ahal izatea. Badakar ondorio bezala herri honek behingoz aurreko zikloa itxi ahal ez izatea eta ziklo berri bat zabaldu ahal ez izatea. Horregatik, dei egiten diegu EAJri, Geroa Bairi, Podemosi, Izquierda-Ezkerrari, PSEri eta PSNri ez diezaioten segidismorik egin PPren asmo horri, ez diezaioten oxigenorik eman bakearen etsaiei. Azken batean hori delako jokoan dagoena, herri honen bakea. Zentzu horretan garbi adierazi nahi diegu: edo bakearen eraikuntzaren alde daude/gaude edo bakearen etsaiekin. Guk garbi dugu zein beharko lukeen hautuak.
Bukatzeko hainbat deialdi egin nahi ditugu. Gaur arratsaldean bertan, ezker abertzaleak mobilizazioak deitzen ditu herri eta auzo guztietan, “Bakearen eta askatasunaren alde” lelopean. Hortik aurrera prest agertzen gara PP ez beste beste eragileekin harremanetan jartzeko, egoera aztertu eta guztien artean egoera honi behar bezalako erantzun bat emateko. Esan bezala hori delako jokoan dagoena, herri honen bakea eta askatasuna.
