Altsasuko gazteekin gertatu denak ez du izenik. Taberna-giroko liskar bat aitzakiatzat hartuta, apropos erabili ditu Espainiako Erresumak denoi erakusteko eskarmentua zer den edo zer izan daitekeen. Denoi erakusteko bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizunik ez duela nahi.
Bermerik gabeko epaiketa baten bezperetan, SORTUk babes osoa agertu nahi die bereziki Altsasuko gazte auzipetuei, haien senideei eta lagunei, baina baita mehatxu onartezin honen dimentsioaz jabetzen diren guztiei. Gauzak aldatu ezean, disidentziarik eta kritika txikienari ere gerta dakioke hurrengoan.
Larunbatean Iruñeko kaleak beteko ditugu, aski dela esateko. Joera autoritario hauek iraganeko gauza izan daitezen lortu behar dugu.
