ELA, LAB, CCOO eta UGTk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunei lehentasuna emango dien akordioa egin dute Confebaskekin.
- Sorturen aburuz, lorpen bat da bere horretan eta positiboki baloratzen dugu, aurrerantzean Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hitzarmenak Estatukoen aurrean lehenetsiak izango direlako.
- Lan erreformekin negoziazio kolektiboa guztiz erasotua iza da eta erabateko zentralizazioa eman da. Horren aurrean Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldeko defentsa egiten dugu. Negoziazio kolektiborako euskal esparrua aldarrikatzen dugu. Gure hitzarmenak, gure negoziazio eremuak... hemen izan eta mantentzea ezinbestekoa dugu euskal langileok.
- Akordio Interprofesionala euskal hitzarmenentzat aterki bat da. Baina AI-ak ez du euskal hitzarmenek bizi duten egoera konpontzen. Negoziazio kolektiboaren blokeoa hor dago eta hor segiko du, patronalak desblokeorako konpromisorik ez baitu sartu nahi izanakordioan.
- Negoziazio kolektiboaren blokeoak milaka euskal langile kaltetzen ditu. Arazoa politikoa da (erreformak, zentralizazioa, patronalari emaniko erabateko boterea...) eta hortaz, konponbide politikoak eskatzen ditu.
Bizi eta lan baldintzen prekarizazioa sakona ematen ari da. Lan baldintza prekarioak, etxe kaleratzeak, gazteen exilio ekonomikoa, pobrezia energetikoa, zaintza lanen prekarizazioa, eta bestelako egoerak ezagutu ditugu azken urteetan. Hori dela eta burujabetza behar dugu lehenik eta behin hain zuzen herritar guztiei oinarrizko behar materialak eta bizi eta lan baldintza duinak bermatu ahal izateko. Ezin dugu inor bide bazterrean utzi eta horretarako herri honek burujabetza behar du, eskumen guztiak behar ditu erabaki guztiak hemen hartu ahal ditzagun.