Atzo absoluzio epaia jaso zuten 40 gazteak eta beren familiak zoriondu nahi ditugu. Garrantzizkoena zera da, ez direla kartzelara bueltatu beharko, hori da printzipala; baina ez dugu ahaztuko dagoeneko libre geratu diren 40 gazte horiek 80 urte inguru eman dutela espetxean dagoeneko eta beraien arteko askok torturak salatu zituztela.
Operazio polizial horren sustatzaile aritu ziren Rubalcaba, Garzon eta Grande Marlaskak esanen dutenaren zain gaude, ezer esaterik baldin badute behintzat. Garaia da epaiketa politikoak bertan behera uzteko eta berdintasun baldintzetan burutu beharreko politikari aukera bat emateko. Garaia heldu da espetxeak husteko eta ez inondik inora militante politiko gehiagoz betetzeko.