ALBISTEAK

Eguerdian ezagutu dugu bi egun atxiloketa inkomunikatuan zeraman Tomas Madinak torturak salatu dituela Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Ez gara nekatuko esaten inkomunikazioak tratu txarrerako eta oinarrizko eskubideen urraketarako arriskua dakarrela berez; hau guztia susmoa baino gehiago dela eta horrela egiaztatu egin dela urtetan tortura salaketak jarri dituzten milaka lagunen aldetik; eta berriro ere esan beharra dago tortura ez dela animalia batek egindako lana -hori ere bai- baizik eta animalia horiek badakitela egiten uzten dietela azken finean atxilotuen borondatearen kontrako deklarazioak bilatzen dituztelako. Eta hori atzoko epaian argi eta garbi agertzen da "resulta dudoso siquiera que lo que se hizo constar en el acta policial responda a la libre voluntad del acusado" esaten duenean epaileak berak polizia-etxean egindako deklarazioaren inguruan.

 

Gaur goizean oso egoki azaldu du absolbitutako gazteetako batek: "Argentinako justizia frankismoko orain 40 urteko krimenak ikertzen dabilen bitartean, gaurko Billyel Niño guztiek orduko babesa bera daukate inpunitatearen babes beltza". Inpunitatearekin bukatu beharra dago; polizia-etxeetako torturak eta tratu txarrek arduradun politikoak dauzkate eta horregatik Barne Ministroa lehenbailehen kargugabetua izan dadin exijitzen dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.