ALBISTEAK

Bake eta konponbide prozesua elikatzeko Ezker Abertzaleak garatzen duen ekimenaren eta PPren gobernuaren blokeo jarreraren artean erdibideko jarrera faltsu bat mantentzen saiatzen da Urkullu.

Iruzur hutsa da Urkulluren erdibide faltsua eta "zentsuzko posizio zentralen" diskurtsoa. Izan ere, Ezker Abertzalea da prozesuari ekarpena egin diona, EAJren pasibotasun eta Gobernu espainiarraren blokeoaren aurrean.

Iraganaren azterketa kritikoa ariketa partekatua behar du izan eta Urkulluren exijentziak kontutan harturik, EAK azalpen ugari eman beharko lituzke torturaren erabileraz, oinarrizko eskubideak urratzeko indarkeriaren erabileraz zein Ertzaintzaren hiltzeko tira egitearen politikaren inguruan. Gai horien inguruan inolako autokritikarik ez egiteak bakearekiko zein normalizazio politikoarekiko Urkulluk izan dezakeen konpromisoaren inguruko kezkak sorrarazten ditu.

Lehendakariak badaki nork egin duen ekarpena eta nork ez, nork hartu dituen bake prozesua abiatzea ahalbidetu duten erabakiak eta nor saiatzen ari den prozesua leherrarazten. Urkulluk primeran daki zer egiten ari den Ezker Abertzalea eta zer egiten ari den PP. Horregatik, zinismo ariketa oso larria da Ezker Abertzalea Gobernu espainiarrarekin parekatzea. Bere adierazpenekin, Urkulluk babesa ematen die inplizituki espetxe politika kriminala mantentzen ari direnei eta era berean, PPren jarrera boikotatzaileak zein EAJren ikusle jarrerak sortzen dien ardura arintzen saiatzen da.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.