ALBISTEAK

Nagore Mujikaren atxiloketa salatzen du Sortuk eta bere berehalako askatasuna exijitzearekin batera, elkartasun osoa adierazi nahi die Nagoren Mujikaren senide eta lagunei.

2008an espetxetik atera zenetik Bilbon bizi izan da Mujika, bere sendiarekin. Entzutegi Nazionalak bere atxiloketa agindu du ordea, "aurkitzeko moduan ez omen dago eta".

Sortuk bere kezka adierazi nahi du, mendekuan oinarrituriko sumario berriak fabrikatzeko maniobra baten atarian egon gaitezkeen susmoa du eta.

Nolanahi ere, atxiloketa honek Estatu espainiarrak euskal jendartearentzat duen eskaintza bakarra zein den ikustarazten du. ETAk borroka armatua amaitutzat eman zuenetik hiru urte betetzen direnean, Estatu espainiarretik zein berau sustengatzen duten PP eta PSOE alderdietatik ukazioa, inposizioa eta errepresioa besterik ez ditzakegu espero.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.