ALBISTEAK

Lehenik eta behin, Sortuk adierazi nahi du Nagore Mujika aske geratzea berri pozgarria dela.

Mujikaren atxiloketaren berri izan genuenean gure kezka adierazi genuen, mendekuan oinarrituriko sumario berriak fabrikatzeko maniobra baten atarian egon gintezkeelakoan.

Nagore Mujikarekin egin dutena (atxilotu, baldintzarik gabe espetxeratu eta atxiloketatik bost egunetara bermerik gabe aske utzi) zera adierazten du: Estatuak mendeku politikak eta konponbidearen aurkako politikak itsutua dago.

Atxiloketa honek eta azken hiru urteotan mantenduriko jarrerak Estatu espainiarrak euskal jendartearentzat duen eskaintza bakarra zein den ikustarazten du: Estatu espainiarretik zein berau sustengatzen duten PP eta PSOE alderdietatik ukazioa, inposizioa eta errepresioa besterik ez ditzakegu espero.

Azkenik, Sortuk bere babesa adierazi nahi dio bihar Deustun konponbidearen aurkako erasoak eta Nagore Mujikaren atxiloketa salatzeko burutuko den manifestazioari.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.