Hamaika egun betetzen dira gaurkoan Fresneseko espetxean dauden euskal preso politikoek, Saul Curto, Ugaitz Errazkin, Xabier Goienetxe, Oier Ibarguren eta Enrique Lopez, gose greba hasi zutenetik, Fresenes-eko kartzelan Itziar Moreno kideak jasaten duen isolamendua salatzeko. Ondoren, joan zen asteazkenean, Osnyko espetxean dauden lau euskal preso politikoek elkartasun protestak abiatu dituzte Fresnes espetxeko presoei elkartasuna adierazteko. Isolamendua salatzeko ere, zigor ziegan dira Fresneseko emakumezko presoak ere, Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre hain justu.
Sortuk bere elkartasun osoa adierazi nahi die guztiei. Euskal preso politikoei ezartzen zaien isolamendua eta sakabanaketa politika ankerrak salatu nahi ditugu.
Espetxe politika kriminala erabiltzen dute Estatu espainiar zein frantziarrak, Euskal Herrian irekitako bake prozesua zapuztu eta euskal presoei etengabeko salbuespen neurriak ezartzeko. Eskubide urraketa eta mendekua oinarri duen espetxe politika, iraganeko politika ezartzen die Madrilek euskal preso politikoei, gatazka politikoaren konponbidea eragozteko helburuarekin, eta ildo beretik doa Pariseko Gobernuko espetxe politika. Hori salatzera etorri gara gaur ona, Bilbon, Frantziar Kontsulatuaren aurrean.
Euskal Herriko jendarte eta eragile gehienak, dispertsioa eta salbuespeneko neurrien aurka azaldu direnean, garaia da halako zigor neurriekin behin betikoz amaitzeko. Inoiz baino beharrezkoago da indarrak batzea. Isolamendu eta sakabanaketa politikak gainditzeko herritarrrok eta erakundeok eman ditzakegun urratsak erabakiorrak izan daitezke.
Ezinbestekoa da ere herri mobilizazioa indartu eta biderkatzea, espetxe politika anker honekin amaitzeko lehenik eta behin eta ondoren euskal preso politiko guztiak etxera ekartzeko. Horrela, Sortuk bere atxikimendu osoa