Sortuk bere iritzia azaldu nahi du Espainiako Entzutegi Nazionaleko Carmen Lamela epailearen azken erabakiaren aurrean, zeinaren ondorioz espetxera bidali duen Adur Ramírez de Alda eta askatasunean utzi Aritz Urdangarin.
Sortuk razzia frankista baten aurrean gaudela ondorioztatzen du, euskal eragile sozial eta politiko hainbatek erantzun irmoz salatu dutena.
Sortuk bat egiten du operazio hau salatzera atera diren ahots guztiekin; bidenabar, kasu honen ondorioz espetxeratuak izan diren guztien berehalako kaleratzea eskatzen du eta desmilitarizazioaren aldeko mugimendua kriminalizatzeko asmoz zabaldu den sumarioaren itxiera.
Era berean, eta desmilitarizazioaren gaiarekin jarraituz, Leitzan burutzen ari diren maniobra militarren berri izan dugu eta larritzat jotzen dugu gertakari hau ere, gure herriak bizi duen okupazio militarraren adibide bat gehiego direlako eta, beraz, maniobra hauen amaiera exigitzen dugu. Maniobra militarrik ez!
Bukatzeko, gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Ahotsa.info komunikabideari Estatu espainiarren botere judizialetik jasaten ari den lintxamenduaren aurrean; Estatu espainiarrak zerbait erakusten badu justiziarik ez dagoela da eta prest dagoela Ahotsa.info bezala askatasunez informatzen duten komunikabideak kriminalizatzeko.