Gaur goizean jakin berri dugu Huelvako preso politikoak bisitatzera zihoan Mirentxin-eko furgonetak errepide istripua izan duela.
Enegarren istripua preso politikoen senitarteko eta lagunek pairatzen dutena. Albiste lazgarri honek ez ditu komunikabideetako lerro-buruak beteko, oharkabean pasatzen utziko dute.
Sakabanaketaren ondorioak senitarteko eta lagunek sufritzen dituzte, beraiek dira zuzenean politika anker honen helburu.
Hamasei lagun dira dispertsio politika martxan jarri zutenetik errepidean istripuz hil direnak eta ehunka zauritutakoak, baina horientzat ez da inolako errekonozimendurik.
Sortuk dispertsio politikaren berehalako amaiera exijitzen du. Dispertsioak senitarteko eta lagunentzat suposatzen duen errusiar erruleta honekin behin betirako amaitu behar da. Giza eskubideen errespetuagatik besterik ez bada presoak bere etxeetara hurbildu behar dira.
Era berean, presoen aldeko elkartasunak ez du etenik. Euskal Herri luze zabalean milaka eta milaka dira presoen aldeko elkartasuna sustatzen dutenak eta horren isla da ostiralero estatu espainiar eta frantziarreko espetxeetara senitarteko eta lagunen bidaiak errazte aldera musu-truk eta elkartasun osoaz Mirentxin-eko boluntario gidariek egiten duten ahalegina.
Azkenik, Sortuk bat egiten du datozen egunetarako dispertsioa politika eta honen ondorioz gertatzen diren istripuak salatzeko deitu diren mobilizazioekin.