Ohar honen bitartez, Sortuk bat egiten du datorren larunbatean, azaroaren 26an “Altsasu” lemapean hainbat herritarrek deitu duten mobilizazioarekin eta bide batez dei egiten die herritarrei bertan parte har dezaten. Hori dela eta, Sortuk autobusak antolatuko ditu herriz herri larunbatean Altsasura joan ahal izateko.
Herri hau bakearen eta konponbidearen alde egiten ari den apostua zapuztu nahian dabil estatu espainiarra, gatazkaren konponbide osoa ezinezkoa bilakatu nahian.
Sorturen iritziz, gatazka bere osotasunean konponduko bada, lau ardatz hauetan soluzioak behar ditugu:
1. -ETAren desarme ordenatu eta adostua diseinatuz.
2. -Desmilitarizazioa gauzatuz eta, beraz, gerra egitera etorri ziren Guardia Zibila eta Estatuko segurtasun indarrek Euskal Herritik kanporatzeko plana eginez.
3. -Biktima guztien aitortza eta erreparazioa burutuz.
4. -Preso eta iheslarien itzulera eta kaleratzea ekarriko duen plana gauzatuz.
Herri honek bakea nahi eta behar du eta ez gaude prest Estatu espainiarrak bakea lehertzeko egiten ari den ahaleginaren aurrean esku gurutzaturik geratzeko.
Euskal herritarren gehiengoak bakea eta konponbide osoa nahi du, iragan larunbatean Iruñeako kaleetan milaka herritarrek memoria berreskuratzeko eta jendarte demokratiko, justu eta sozial baten alde egin aldarrikapenean eta horren alde Sortuk ere bere ahaleginak biderkatuko ditu.