ALBISTEAK

Polizia frantsesak konfinatua zegoen Patxi Segurola atxilotu du. Portaera honen bidez Gobernu frantsesa Espainiakoaren eskutik doa inboluzioa argi batean bake prozesuaren kontra.

Ez da inondik ere egia euskal gatazka politikoa Frantziaren ardurapekoa ez denik. Estatu frantsesak euskal herritarren parte horri nortasuna ukatzen dio kolektibitate gisa eta ondorioz bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea ere ukatzen dio; modu berean, ia berrehun euskal herritar dira preso Estatu frantziarrean barrena sakabanatuta.

Horregatik eta arrazoi gehiagorengatik Estatu frantsesak errepresioa eta estatu-bortxakeria bertan behera utzi eta euskal herritarrei deia egiten diegu guztion eskubideen errespetuan oinarritutako agertokia sendotzeko ahaleginean indarrak biderkatzera, eta horregatik berriro ere salatu behar da bakearen ateak ireki egin direnean Frantzia espainiarren eskutik ari dela jokatzen.

Rajoyk eta Hollandek jakin behar dute tokiz eta garaiz kanpo ari direla eta euskal gizarteak ez diola utziko inori, inori ere ez, bakerako aukera paregabe hau alperrik galtzen.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.