Enegarren aldiz, Estatuak preso daudenen eskubideak eta eskubide zibilak estutu ditu. Presoen egoera latza eta dispertsioa salatzen duten ahotsak gero eta gehiago eta anitzagoak diren bitartean, Estatuak bere kartzela politika krudel eta medekuzkoarekin jarraitzen du.
Atzo sortuko delegaritza batek Josu Uribetxeberria presoa bisitatu zuen bere etxean. Bisitaren helburua bere eskubideen urraketa larria salatzea zen, gaixotasun larria paraitu eta bizia arriskuan izan arren Estatuak etxean preso mantentzen baitu.
Baina Iosurena ez da adibide bakarra, duela pare bat aste, Ibon Iparragirre preso ondarrutarra, gaixotasun larria izanagatik kaleratua izan zena, Basauriko kartzelan sartu zuten preso Concepción Espejil epaileak aginduta.
Concepción Espejil epailea bera izan da hain zuzen, gaur salatzera gatozen gertaeraren protagonista. Atzo jakin genuen, Audientzia Nazionala zuzentzen duen epaile honek Tafallako sortuko kide den Fernando Sotaren aurkako atxilotze agindua eman zuela. Fernandoren aurkako akusazioa "terrorismoa goratzea" zen, presoen argazki batzuekin jarritako kartel batzuek medio.
Ute beteko kartzela zigorra ezarri zioten gertaera hauengatik. Antzeko kasuetan erabiltzen den irizpide juridikoaren arabera (urte bat baino gutxiagoko kondenak diren kasuetan alegia) kondena bertan behera geratzen da, edota isun batez ordeztua izaten da, baina, Espejil epaileak kartzelatze agindua eman du zuzenean.
Erabaki honek agerian utzi du beste behin ere Estatuaren mendeku nahia, azkartatu egin baitu bere politika krudela preso politikoen aurka eta orohar Euskal Herriaren aurka. Bakea eraikitzeko eskaintzarik ez duenez, Estatuak sufrimenduaren espirala azkartu nahi du, eta ez dute zalantzarik agertuko gaixotasun larriak dituzten presoen bizia mugaraino eramateko, Iosu eta Ibonekin egiten ari den bezala.
Baina Estatuak ez du nahikoa preso, familiarteko eta lagunak sufritu arazita. Estatuaren azken helburua Euskal Herria da. Gure herriko kaleetatik kanpo atera nahi dute euskal preso politikoen eskubideen aldeko edozein elkartasun adierazpen. Badakite gure herriko gehiengo zabal batek gatazkaren ondorioak gainditu eta konponbidean sakontzeko nahia duela, eta bide horretan dispertsioaren amaiera eskatzen duela.
Fernando Sotari ezarri nahi dion zigorrak argi uzten du, Estatuak euskal presoen eskubideen aldeko ekimenak desagerrarazteko asmoa duela. Baina hori ez dute inondik inora lortuko. Mendekuan tematuta dagoen Estatuaren aurrean indarrak biderkatu behar ditugu, dispertsioaren aurka sortu den itsaso zabal hori zabaldu eta kartzela politika honekin amaitzeko.
Bukatzeko, gure babesa agertu nahi diogu Fernandori eta bere senide, lagun eta kideei. Jendarteari ere deialdi zabala egiten diogu Fernandori elkartasuna agertzeko eta erabaki injustu eta arbitario hauen aurrean beren iritzia agertzeko.