ALBISTEAK

Sartagudako Sortuk omenaldia egin zion larunbatean Frankismo ostean Sartagudako lehen alkate demokratikoa izan zen Miguel Salvadorri. Ekitaldian herrian errepresioa pairatu zuten gainerako bizilagunak ere oroitu ziren.

Miguel joan den urtean zendu zen, egindako lan ugariren artean, 36an fusilatutakoen gorpuak berreskuratu zituen, eta Guardia Zibilaren kuartela bota zuen tokian kultur etxea eraiki zuen.

Bildutik hitza hartu zuten Sartagudako udaleko zinegotzi diren Olaia Ruiz eta Edurne Marinezek, eta gogora ekarri zuten udalak oraindaino ez duela aitortu nahi izan Salvadorrek Frankismo osteko urteetan herritarren alde egindako lan eskerga. "Batzuek hezurrak lurpetik atera eta haien tokiak ideiak ereiten zituzten bitartean, besteek beren ideiak lurperatzen zituzten, poltrona erosoetan haziak botatzeko".
Beren itxaropena belaunaldi berriengan jarri zuten, Miguel eta errepresioaren aurka borrokatu ziren beste hainbat borrokalarik egindako lana eredu hartu eta bide berari jarraitu diotenengan.

Bere lagun eta kideek bideo dokumental bat egin dute. Sartagudaren historia txikia kontatzen da bertan, bertako herritarren kontakizunekin.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.