ALBISTEAK

Festetako bezperan, ostiral arratsaldean, Guardia Zibila Altsasuko Foru plazan agertu zen eta herritar ugari identifikatu eta arakatu zituen. Baita hainbat tabernatan kontrolak eta miaketak egin ere.

Boterea nahi eran erabiltzen dutenaren adibide berri bat besterik ez zen izan. Tabernetan "Inspekzio rutinario" bat egitera zetozen aitzakia jarrita (tabako makinaren paperak, legeak araututako txartelak ezarriak zituzten ikusi...), tabernei paper batzuek eskatzera joan eta kontrolak eta erregistroak burutu zituzten tabernetan eta bezero guztiak eta begira zeuden auzokideak identifikatu zituzten. Neurrigabekeria galanta.

Gainera tabernentzat jai giroan diru sarrera garrantzitsuak eskuratzen dituzten egunean bertan, miaketa batzuek denborak asko luzatu zirelarik.

Guardia Zibila ez da beharrezkoa Nafarroan, inposizioaren ispilu besterik ez dira, eta ostiralean beste behin ere hori frogatu zuten.

Are gehiago, kaltegarriak dira bizikidetza eta herritarren askatasun demokratikoak bermatzeko. Edozein aitzakia erabiltzen baitute, nahi eran gure herrietako giroa aztoratu, bortxatu eta zigortzeko.

Euskal Herria desmilitarizatzeko garaia da eta horrelako jarrerek ez dute ezertan laguntzen. Jendarte normalizatu batean 2 polizi gomendatzen dira 1000 biztanleko eta Nafarroan zifra hori laukoiztu egiten da. Zifra hauek indarrean dagoen Gobernuaren kalitate demokratikoaren adierazgarri dira. Gure ustetan, beste bide bat da egin behar duguna. Jendarteari botere gehiago eman, askatasunean oinarrituko den gizarte bat eraikitzeko.

Gainera bizi dugun egoera sozioekonomikoan inondik inora ez da lehentasuna gastu militarra, eta poliziala. Nafarroak milioiak gastatzen ditu KUPO bidez, beharrezkoak ez diren hainbat zerbitzutan, batez ere militar eta errege-etxean.

Sortutik lanean jarraituko dugu Euskal Herria desmilitarizatze bidean jartzeko. Eta dei egiten diegu herritarrei indarrak batzeko aldarrikapen honen inguruan.

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.