Ohar honen bidez gure elkartasuna agertu nahi diegu Erronkariko herritarrei, Maiatzean elkarretaratze faxista baten aurka protesta egiteagatik zigor gogorrak jaso baitituzte bertako 11 biztanlek.
Beste behin ere Estatuaren aparatuek bailara oso batek faxisten aurrean ezezko zabala adierazi ondoren isun eta inputazio gordinak jaurti ditu zigor gisa.
Guardia zibilak zein Gobernu Delegaritzak errepresioa erabiltzen dute behin eta berriz herri honen borondatea makurrarazteko, eta onartezina da sistematikoki erabiltzen duten jazarpena, herritarren eskubideen aurka oldarkor eta faxisten aurrean otzan.
Honenbestez Erronkariko bizilagunen aldarrikapen zilegiarekin bat egiten dugu, muntaia polizial neurrigabe berri hau salatzen dugu eta biharko manifestazioan parte hartzera dei egiten dugu, abenduaren 6an, arratsaldeko 17:00etan Erronkariko arkupeetatik abiatuko dena.