"Sortutik Estatu Espainiar eta Frantziarraren jarrera salatu nahi dugu, eta gaurkoan bereziki Fleury Merogis-eko espetxeko zuzendaritzarena, kartzela politika kriminala erabiltzen dutelako Eskal Herrian irekitako bake prozesua zapuztu eta euskal presoei etengabeko salbuespen neurriak ezartzeko."
Fleuryko kartzelan dauden preso politikoei astean dituzten bisitetarako denborak murriztu nahi dizkiete. Dispertsioaren ondorioz jasan behar dituzten eskubideen murrizketak gutxi ez eta orain bisitarako duten denbora batu eta aste buruan izan beharrean bi bisitetan banatu nahi dituzte, astez eta aste buruan. Ehundaka kilometrotara dauden presoek, de facto, bisiten denbora erdia galduz. Hiru urteren buruan erdira murriztu dizkiete bisitak, lautik bira.
Honen aurrean Andoni Goikoetxea, Ibon Goieskoetxea, Joseba Iturbide eta Juan Jose Oses eta beste hainbeste preso politiko korsiarrek gose greba mugagabeari ekin diote, beraien bisitarako eskubidearen defentsan.
Sortutik Estatu Espainiar eta Frantziarraren jarrera salatu nahi dugu, eta gaurkoan bereziki Fleury Merogis-eko espetxeko zuzendaritzarena, kartzela politika kriminala erabiltzen dutelako Eskal Herrian irekitako bake prozesua zapuztu eta euskal presoei etengabeko salbuespen neurriak ezartzeko. Euskal Herriko jendarte eta eragile gehienak, nazioarteko erakunde, judikatura zein pertsonalitate gorenek dispertsioa eta salbuespeneko neurrien aurka azaldu diren honetan bi Estatuen jarrera tenkor eta ez demokratikoarekin egiten du tope. Ematen du beraien blokeo nahiak ez duela etenik baina bakarrik gelditzen ari direla geroz eta nabarmenago denean, ezinezko bihurtzen ari zaie beraien politika ankerra justifikatzea eta ahuldadetik ari dira jokatzen mendeku irrazionalari bide emanez.
Inoiz baino beharrezkoago da indarrak batzea geroz eta isolatuago dauden bi estatuen aurrean, herritar, erakunde zein eragileetatik eman ditzagun pausoak elkarren indarrak bilduz salbuespeneko politikak eteteko, presio sozial zein politikoan aurrera pausoak ematen jarraitu beharra dago Estatuek egun mantentzen duten mendeku posiziotik posizio zentzudunetara mugi arazteko. Herritarrok antolatu gaitezen herriz herri presoen eskubideen defentsan eta eragin dezagun ahalik eta eremu guztietan justiziazkoa den aldarrikapena gauzatzeko: Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira eta ondoren etxera!