Gaur Bardeetara etorri gara Espainiar ejertzitoak lurralde honetan egunotan burutu dituen maniobrak salatzera, eta Espainiar Ejertzitoak (eta baita Estatu Batuetakoak ere) Nafarroako lurraz egiten duen okupazio militarra salatzera.
Espainiar militarrek 60 urte inguru daramatzate Bardeetan. 60 urte nafar jendartearen borondatearen kontra okupazio militarra inposatuz. Gogora ekar dezagun, Nafarroako gehiengoak askotan erakutsi duela indar militarren aurkako jarrera: OTAN-i buruzko galdeketan argi utzi zuen ez zegoela prest indar militarrak babesteko, eta ondorengo hamarkadan ere Nafarroa izan zen intsumisio mugimendu zabalenetakoa izan zuen lurraldea.
Jendarteaz gain, Nafarroako instituzio desberdinek behin eta berriz eskatu dute Bardeetako tiro poligonoa istea, eta lurralde eremu hori herritarren erabilerara bideratzea.
Bardeak nafar guztionak direlako, ez dugu nahi kapitalaren zerbitzura egiten diren eta interes geo-estrategikoak dituzten gerrak Nafarroako lurretan prestatzea. Ez dugu milaka herritarren heriotzen konplize izan nahi, kapitalak esplotatu nahi dituen errekurtso naturalak dituen lurraldeetan bizi diren herritar xumeen heriotzen konplize ez dugu izan nahi.
Nahikoa da. Espainiako Gobernua nafarron kontra ari da eta Nafar Gobernuak ezin du gizarteari bizkar ematen jarraitu, nafarren eskaerari erantzun eta Bardeetako tiro eremua desmilitarizatu behar du eta 2.000 hektareako lur eremua parke naturalari guztiz batu behar dio.
Ejertzitoak gure lurretatik kanporatu eta tiro eta bonbardaketa eremua berreskuratu egin behar da herritarrentzat.
EJERZITOA KANPORA! BARDEAK HERRIARENTZAT!