ALBISTEAK

Ohar honen bitartez, Sortuk espainiar ejertzitoak Nafarroan burutzen ari den maniobra militarrak salatu nahi ditu.

Espainiar ejerzitoak 60 urte inguru daramatza Bardean. Hirurogei urte nafar jendartearen borondatearen kontra okupazio militarra inposatuz.

Nafarroako gehiengoak askotan erakutsi du indar militarren aurkako jarrera: OTAN-i buruzko galdeketan eta ondorengo hamarkadatan ere Nafarroa izan zen intsumisio mugimendu zabalenetakoa izan zuen lurraldea. Nafarroako instituzio desberdinek ere behin eta berriz eskatu dute Bardeako tiro poligonoa ixtea.

Bardea nafar guztiona da. Ez dugu nahi kapitalaren zerbitzura egiten diren eta interes geo-estrategikoak dituzten gerrak Nafarroako lurretan prestatzea. Ez dugu milaka herritarren heriotzen konplize izan nahi.

Beraz, Sortutik zera exijitzen diogu espainiar gobernuari; nafar gizarteari bizkar ematen jarraitzeari utzi diezaiola eta Bardeetako tiro eremua behin betiko desmilitarizatu dezala.

Ejertzitoak gure lurretatik kanpo nahi ditugu eta Bardeako tiro eremua herritarrentzat berreskuratu behar da.

Azkenik, Erriberan larunbatean deitutako manifestazioarekin bat egiten dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.