ALBISTEAK

Gaur SORTUren Nafarroako Kontseilua aurkeztera gatoz, berau osatzen dugunok Nafarroako herri mugimenduko eragile sozial, sindikal, herritar eta politikoetan parte hartu izan dugun pertsonak gara. Nafarroa Garaiko merindade historiko guztietatik gatoz, eta independentista eta sozialista izateak batzen gaitu. Euskal Herria izeneko herri justuago bat eraiki nahi dugu, kanponko inolako injerentziarik gabe bere etorkizuna garatu eta jendartearen parte hartze aktiboa izango duena.Nafarroa errebelde, gorri, intsumitu, ekologista, feminista eta euskalduna ordezkatzen dugu, eta ez dugu onartzen lege arrotzak inposatu eta gure baliabideak lapurtzera etortzerik. Amejoramenduaren inposaketatik, 30 urte baino gehiago pasatu dira, eta dudarik gabe esan dezakegu, gure herria zatitzeko helburuarekin eta gutxi batzuen pribilegioak mantentzeko egin zela, baina beraien neurrira sortu zuten gaztelua erortzen ari da.

Sistema honen zutoinak kolokan daude: Ustelkeriaren zutoinak, inposaketarenak, entxufismoarenak, diru xahuketarenak, handinahikeriarenak, inolako esfortzurik gabe eta denbora gutxian aberasteko eraikitakoak, harrokeria, naturaren ustiaketa basatiarenak... Jendarte justuago baten zutoinak elkartasunean eta justizian oinarritu behar dira, desberdintasun sozial eta pobreziaren desagerpenena ekarriz.

30 urte beranduago, berriz ere aldaketaren atea ireki zaigu. Hogeita hamar urte baino gehiago daramagu politika eredu berbera egin duten eskuineko Gobernuekin: ustelkeria eta nafar jendartearen parte baten bazterketa sistematikoa egin duena. Nafar jendartearen parte bat baztertua izan da zegozkion hainbat gairen inguruan: bere etorkizunari buruzko gaietan, inbertsio eta garapen kontuetan, kultur-ondarearen babesean, hizkuntzaren garapenari dagokionean. Baina bazterketa hori bukatzear dago. Nafarroan desgobernatu duen erregimena deskonposatzen ari da eta lotsa izpirik balu dagoeneko hauteskundeak aurreratu eta etxera erretiratua legoke.

 

Amaraun politiko-instituzional hau mantendu duen ardatz politikoa UPN-PSN paktua izan da, eta oraindik ere bi alderdietako goi karguek berregin nahi dute. Hogeita hamar urte baino gehiago daramagu paktu honekin: ustelkeria kasuetan inplikatutako hiru lehendakari ezagutu ditugu eta beste hainbat kontseilari ere bai eta CCOO, UGT, CEN eta Diario de Navarraren kolaborazio prestua izan dute. Baina praktika prepotente eta baztertzaile hau bukatzear dago. Ustelkeria erraietaraino dago sartua sistema honetan eta berarekin usteldu ditu bi alderdien egitasmoak, jada, ez dute balio Nafarroaren birsortze demokratiko batetarako.

 

Argitara eman diren kasuak sistema osoaren punta besterik ez dira, ustelkerian eta Estatuko kapital handiaren eta finantza erakundeen interesen arabera antolatutako sistemaren adibide txiki batzuk besterik ez dira. Gaur ez da Nafarroan deus erabakitzen,oso argi utzi digute PSOEk UPNk eta PPk. Nafarroari buruzko erabaki garrantzitsuak Madrilen hartzen dira eta beti Estatuaren interesak lehenetsiz nafarron interesen gainetik.

 

Hau da hain zuzen, gure iritziz, aldatu beharreko errealitatea eta horretarako izan daitekeen tresnarik indartsuena dugu: geure konpromisoa. Konpromisoa frankismoaren aurka borrokatu zuten eta beren bizia eman zuten guzti haien idealak defendatzeko, jendarte justuago baten alde eta izuaren inperioaren aurka borrokatu eta geure herriaren subirautza defendatu zuten haien idealak defendatzen jarraitzeko.

 

Horretarako, aldaketaren alde lanean ari diren Nafarroa osoko milaka gizon eta emakumeren indarrarekin kontatzen dugu. Beraiekin konpartitzen dugu konpromisoa eta militantzia.

 

Eta horreztaz gain, praktika politiko-instituzionala aurrera eramateko tresna indartsu bat dugu, akordio sendoetan oinarritzen dena, eta ezkerreko soberanisten espazio zabal bat egikaritzeko gai dena: EHBildu.

 

Hauek dira gure lan tresnak: konpromisoa, antolakuntza eta borroka. Lan instituzionala eta mobilizazio sozial eta herritarra.

 

Nafarroako Sortu aldaketarako subjektu aktibo izateko jaio da. Geure oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatuko digun aldaketa. Geure lurraldea eta herria une nahasiak bizitzen ari den garaian jaio gara. Aldaketarako aukerak parez pare irekita dauden garaian.

 

Inork ez dezala zalantzarik izan, honaino ekarri gaituen konpromisoa mantentzeaz gain, areagotu ere egingo dugula. Bide horretan lehen urratsa zera izango da, eragile sindikal, sozial eta politikoekin batera lapur eta ustelen esku zikinak Nafarroatik kanporatzea.

 

Nafarroako SORTUko kontseiluko kideak:

KOORDINATZAILEA

Juan Kruz Aldasoro Jauregi

KOORDINATZAILEAREN ONDOKOA

Bixente Goikoetxea Barandiaran

BARNE ANTOLAKETA

Maitane Intxaurraga Uribarri

KOMUNIKAZIOA

Joana Etxebarria Akaiturri

MASA BORROKA

Gorka Mayo Hermoso de Mendoza

BORROKA IDEOLOGIKOA

Txelui Moreno Sagües

BORROKA INSTITUZIONALA

Juanjo Goikoetxea San Roman

UDALGINTZA

Xabier Zabalo Betelu

LANGILE MUGIMENDUA

Saul Arangibel

ESKUALDEETAKO ARDURADUNAK

Mendialdea

     Ekaitz Landa

Iruñea

     Eneko Oltza Puñal

Iruñerria

     Edur Perez Alonso

Lizarraldea

     Haritz Romeo Galdeano

Tafallaldea

     Eguzkiñe Aiesa Andres

Erribera

     Iñigo Jurado Torvisco

Ekialdea

     Kepa Larrea Oroz

IRUÑEAKO KOORDINATZAILEA

     Iban Maia Ormazabal

INSTITUZIOETAKO ORDEZKARIAK

Bakartxo Ruiz Jaso

Aitziber Sarasola Jaka

Koldo Castañeda Vallejo

Patrizia Perales

HERRIALDEKO IRIZPIDEA

Maite Sabalza Baztán

Amagoia Susperregi

Patxi Urrutia Jauregi

Arantza Izurdiaga Osinaga

Haritz Iribas

Eneko Compains Silva

Alizia Iribarren

Gorka Zabala Cia

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.