Nafar gehiegik Foruen eta Nafarroaren subirautzaren defentsan duten onena eman dute urte askotan, orain Sanzek lotsa gabe esan dezan foralitatea "estilo kontu hutsa zela". Nafarren kontura bizi, Nafarroaren alde ezere ere ez egiteko. ¿Horrela ulertzen al du UPNk Nafarroarekiko konpromezua?
Miguel Sanzek epailearen aurrean egin duen deklarazioak argi utzi du, Nafarroako Kutxan kargu politikoek kontrol organuetan zuten presentzia ezin daitekeela justifikatu demokratikoki zegokien ikerketa eta kontrol lana burutzearekin, baizik eta halako lanik burutu gabe, dietak kobratzeko interes hutsagatik zeudela bertan.
Bere jarrera handiusteko, baina politikoki ahularekin, Miguel Sanzek Nafarroak eta nafarrek bost axola diotela frogatu du. Sanz jauna, berorrek ez du deus egin Nafarroagatik; CAN-en eta Nafarroaren kudeaketan ez du ezer positiborik aportatu, baina bitartean, poltsikoak bapo bete ditu berorrek. Aurpegi galanta eduki behar da juridikoki esistitzen ez diren organuetan parte hartzeagatik dietak kobratzea (era informalean deitzen zirenak eta inolako gaiordenik gabe) Nafarroari berebiziko ekarpena egitea dela esateko. CAN-en zuen egitekoak gestioaren kontrola eta jarraipenarekin zerikusirik ez badu, zertarako zegoen berori CANen? Nola esan daiteke ezer ez egiteagatik kobratzea Nafarroarekiko duen konpromisoaren seinale dela?
Badakigu zutaz noiz ahaztuko garen zain zaudela. Baina oso oker zaude, nahaspila guzti honenatik besterik gabe ahazturara pasako zarela uste baduzu. Nafar jendarteak badaki zu eta zure alderdia Nafarroak bizi duen larrialdi sozial eta ekonomikoaren erantzule nagusiak zaretela. Inork ez zaitu ahaztuko Nafarroan egindako gestio ustel bezain penagarriagatik kontuak argitu artean.