Txelui Morenoren adierazpenak AHTren egitamoari buruz: 2013-05-16 Txelui Morenoren adierazpenak AHTri buruz by Sortuhref="http://soundcloud.com/web-10-2/2013-05-16-declaraciones-de">
Paradisua agindu ziguten zoragarria zen tren honekin: garapena, ongizatea eta lana ekarriko zuen denontzat. Gezurra esan ziguten: 56.000 langabetu eta birritan erreskatatuak izan gara. Hori dena merke eta on eskaini ziguten 1.200 milioi euroren truke, eta geldiarazten ez badugu 4.000 milioi kostatuko zaigu.
Gaur inputatua dagoen kontseilari ohi Miranda jaunak barre egiten zion hirugarren errailari (gaur egun Sustamen Ministerioaren alternatiba), eta tren bizkor honen bikaintasunaz hitz egiten zigun bitartean muzin egiten zion nafar jendartearen mugikortasun beharrei , behar sozialei (tren soziala), eta baita ekonomikoei ere (merkantzia- trena). Hau ezinbestekoa balitz bezala saldu zizkiguten makro-proiektu guztien artean beste bat gehiago izan zen: Urantziako zirkuitua, Arena Pabiloia, Itotzeko urtegia eta Kanala... Gaur frogatu da hauek denak gutxi batzuek aberasteko egindako negozioak izan direla, noski aurrekontu publikoen kontura.
Gaur, diren moduan azaltzen zaizkigu begien aurrean, nafarron inteligentziaren aurkako burla gisa. 4.000 milioi euroko errail bat, inolako loturarik gabe, ez alde batetik eta ez bestetik, ZENTZUGABEKERIARI eraikitako obra bat, gobernatuko dutenak aukeratu aurretik bisitatzea ezinbestekoa izango dena.
Egitasmoaren aurrean altxatu eta oposizioa agertu zuten haientzat, nafar guztion osasungintza, hezkuntza eta arreta sozialeko diruak xahutu dituenaren aurka merenge pixka bat botatzeagatik kartzelara joateko arriskuan daudenentzat ABSOLUZIOA eskatzen dugu.
Eta gure zorionik beroenak, egitasmo hau enbataren erdian salatu zuten pertsona eta eragile guztiei. Alderdi batzuek makro-proiektu honen aurrean izan duten posizio aldaketa beraien lanaren errekonozimendua da.
Hondamenera garamatzan AHT-aren egitasmoak irtenbide posible bakarra du: GELDIARAZI, AURRERATUTAKO DIRUA ITZULI ETA ERANTZUKIZUNAK ARGITZEKO IKERKETA EGITEA.