ALBISTEAK

Sortutik salatu nahi dugu Tribunal Gorenak atzo emandako epaia, zeinaren bidez bi nafar beren militantzia politikoagatik zigortzen dituen.

Sententzia hau Estatua Euskal Herriaren aurkako bere ofentsiban egiten ari den eraso bat gehiago da: errefuxiatuen aurka burututako atxiloketak, preso eta senideen aurkako neurrien mantentzea, makroepaiketa berriak (ezker abertzaleko 80 militante epaituak izango dira urrian hasiko diren makro-epaiketetan) etab.

Euskal Herriari berari egiten zaion eraso frontala da hau. Estatuak eraso egiten dio garai berria zabaltzeko Euskal Herriak agertu duen erabakiari. Blokeatu nahi du konponbide demokratikoa. Gatazka betikotuz, Estatuari bere horretan eusteko asmotan.

Euskal gizartearen gehiengo zabalak nahi duen garai berria ekarri eta bake iraunkorra finkatzeko ahaleginean gabiltza , aspaldi honetan. Ahaleginak eta bi egin ditugu bide horretan. Eta aurrera egiteko erabaki finkoa dugu.

Horregatik guztiagatik, dei egiten dugu Eleak mugimenduak eta Herri harresiak egunotarako antolatu dituzten protesta ekitaldietan parte hartu eta herrri harresi sendo bat eraikitzera Estatuaren blokeoaren aurrean aurrera egiteko gai izango dena. Zehazki larunbat honetan, 12etan, Amaiurrera joateko deia luzatu nahi dugu.

Atxiloketa berri bat Iruñean:

Beste alde batetik, atzo Iruñean gertatu zen atxiloketa berri bat salatu nahi dugu, Iruñeako Alde zaharreko gazte bati terrorismoa goratzea leporatzen diote Sanferminetan propaganda politikoa egiteagatik. Atzo atxilotu zuten gaztea, goizeko 9:00etan eta 14:00ak arte izan zuten atxilo. Nafarroaren aniztasuna aitortu eta aukera politiko guztiek eskubide berberak izan ditzaten eskatzen dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.